Ahotsa-k Iruñeko udaltzain baten aurkako salaketa jarri du gezurra erabilita Mozal Legea aplikatzeagatik

  • Ahotsa.info hedabideko kazetari Iñigo Orduñari mozal legea aplikatu eta zigorra jarri nahi diote Iruñean Gazte Komunisten ekimen baten berri emateagatik. Berak, ordea, agenteari leporatu dio berariaz egiari bizkar ematea eta ikerketa eskatu du, aztertzeko ea poliziak eginiko agiri ofizialean okerreko informaziorik dagoen. Froga gisa aurkeztu dute kazetariaren eta agentearen arteko elkarrizketaren audio osoa.

Ahotsako kazetari Iñigo Orduñak Mozal Legearekin isuna jaso du, orain berak salatu du udaltzainak gezurra erabili duela txosten ofizialean.

2022ko maiatzaren 16an - 10:03

Gazte Komunistak taldeak espekulazioaren aurkako protesta ekintza egin zuen Iruñeko higiezinen agentzia batean, 2021eko ekainean. Bertaratu ziren udaltzainek Ahotsako kameralaria atxiki eta identifikatu zuten, baita mehatxatu ere agenteen irudiak argitaratuz gero Mozal Legea oinarri hartuta zigortuko zutela, Orduñak salatu duenez.

Ez ziren kikildu eta ekimenaren irudiak argitaratu zituen Ahotsak. Horren ondorioz, beren aurkako isunaren jakinarazpena jaso zuten.

Salaketa polizial faltsuak

Iruñeko Udaltzaingoko 734 agenteak eginiko gertakarien kontakizuna ez dator bat, ordea, errealitatearekin, Ahotsak salatu duenez. Udaltzainak salaketan jaso zuen kazetariari esan ziotela irudiak ez argitaratzeko sare sozialetan eta honek ondorengoa erantzun ziela, hitzez hitz: "Ez zait ezer gertatuko, eta zuen lege espainiarrekin ipurdia garbitzen dut". Orduñak erabat ukatu du halakorik esan izana. Horrez gain, salaketan, 734 agenteak oharretan adierazi zuenez, gertakaria indarkeria eta mehatxu testuinguru batean jazo zen eta kazetariak aurpegia estaltzeko jantzi bat erabili zuen.

Ahotsa.infok zabaldutako irudietan garbi ikusten da protesta baketsua izan zela eta ez zela inolako indarkeriarik erabili agenteen aurka. Orduñak, gainera argitu du ez zuela aurpegia estaltzeko inolako jantzirik, baizik eta derrigor eraman beharreko musukoa zeramala. Kazetariak uste du agenteak berariaz jaso zuela salaketan informazio faltsua, epailea beren aurka jartzen saiatzeko.

"Ahotsa.info-ko kamerariak gertakariak grabatu besterik ez zuen egin, kazetaritza-lanaren parte gisa, eta polizia-agenteekin lankidetzan identifikatu zuen bere burua. Inoiz ere ez zien poliziei salaketan jaso duten moduan hitz egin, eta hori egiazta daiteke Urduñak grabatu egin zuelako 734 agentearekin izandako elkarrizketaren audioa", jakinarazi du Ahotsak.

Ahotsaren salaketa udaltzainak gezurra esateagatik

Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloan alegazioa aurkeztu du Ahotsak. Iñigo Urduñak erabat ukatu ditu egozten dizkioten salaketak eta ziurtatu du ez dela egia agenteen intimitatearen aurkako atentatua egin duenik edo arriskuan jarri dituenik. Froga gisa bideoa aurkeztu du, non agentearekin izaniko elkarrizketa osoa dagoen grabatuta eta bertan ez duen esaten badakiela ez zaiola ezer gertatutako eta ipurdia garbituko duela beren lege espainiarrekin.

Urduñak salatu du agenteak badakiela gezurra esan duela, egiari huts egiten ari dela.

Agenteak, ordea, salaketa berretsi zuen Ahotsa.info-ko kazetariaren lehen alegazioen ondoren. Orain, Iñigo Urduñak ikerketa abiarazteko eskatu dio Iruñeko Udalari, udaltzainek agiri publikoak faltsutu dituzten ala ez argitzeko. Hori frogatuko balitz, 3 eta 6 urte arteko espetxe-zigorrarekin tipifikatutako delitua litzateke, 6 eta 24 hilabete arteko isuna eta 2 eta 6 urte arteko inhabilitazio bereziarekin batera. Bere aurka jarritako zigorra indarrik gabe uzteko ere eskatu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude