Bide Ertzean hirukote modura disko berrian

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm
2013ko martxoaren 14a
Imanol Ubeda disko berria grabatzen.

Lanak amaitu gabe dauzkate oraindik baina gauza batzuk aurreratu daitezke. Kontzeptu baten inguruan egituratutako diskoa izango da –hori da esan dezakegun guztia–, eta hirukote modura grabatu dute, Fran Iturbe eta Joserra Senperena gabe. Oinarrietara itzuli nahi dute erabaki horrekin: lehenbiziko abestiekin estudiora joatean batu zitzaien Iturbe eta geroztik egin zen taldeko partaide Senperena ere. Baina taldeak hiruko modura maiz jo izan du diskoak bosten artean grabatu dituztenean ere, izenak pentsarazten duenaren kontrara –hala uste dugu behintzat– sexualetik gutxi daukan Bide Ertzean Trio izenarekin.

Berrikuntza gehiago: orain arte taldearen disko guztien soinuaz arduratu den Kaki Arkarazo ere ez da lan berrian egongo. Eta entzuteaz gain, irakurri ere egingo da diskoa, jakin ahal izan dugunez –Jordi Estadella gugan bego, hori da esan dezakegun guztia gai honetaz ere–.

Aldaketa handiak beraz, gure pop-rockaren erreferentziazko bandan. Haien blogari pegatuta segi beharko, ea zer gehiago aurreratzen duten. @bidertzean Twitter kontua jarraitzea ere gomendatzen dizuegu, taldeari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, izugarri dibertigarria delako.

[Artikulu hau Gorka Bereziartuaren Boligrafo Gorria blogean argitaratu da. Kulturari buruzko kontu gehiago ere topatuko duzu bertan].

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bide Ertzean  |  Diskoak

Bide Ertzean kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude