Bi euskal preso hirugarren gradutik bigarrenera itzularazi dituzte, barkamenik eskatu ez dutela argudiatuta

  • Espetxe Zaintzako Epaitegiak erabaki du Gorka Martinez eta Iñaki Bilbao presoei hirugarren gradua kentzea, biktimei barkamenik eskatu ez dietela argudiatuta. Duela gutxi, baina, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuen damutzea eta barkamena eskatzea ez direla espetxe baimenak onartzeko baldintza.

Bizkaiko kartzela (argazkia: eitb)

2022ko ekainaren 28an - 12:16

Maiatzaren 18an hirugarren gradua eman zien Eusko Jaurlaritzak Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaubeka ETAko presoei. Orain, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak baimen horren aurka aurkeztutako helegitea onartu du Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak eta dio biktimei barkamena eskatzea ezinbestekoa dela espetxe-onurak eskuratzeko. Bigarren gradura bueltatuko dira bi presoak.

Castrok urratu egin du duela gutxi Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko lehen sekzioak emandako irizpidea, haren arabera damutzea eta barkamena eskatzea ez baita espetxe baimenak onartzeko baldintza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude