Beste kazetari bat erail dute Mexikon

  • 2022a hasi denetik Mexikon erail duten hamabosgarren kazetaria da Freddy Román. Astelehen arratsaldean tirokatu dute bere etxetik ateratzen ari zela, bi erasotzailek, motozikleta batetik.


2022ko abuztuaren 23an - 10:14
Freddy Román akatu duten kalea, bertan Polizia dago erasotzaileak aurkitzeko pistak bilatzen, Argazkia: Viceversa noticias.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guerrero estatuko hiriburu den Chilpancingo de los Bravo hirian akatu dute kazetaria. Aurten exekutatu duten hamabosgarren kazetaria da eta prentsa hedabide batean lan egiten zutenen arteko hemeretzigarrena. Freddy Román bertako astekari bateko zuzendaria zen eta 30 urteko esperientzia zuen komunikabideen munduan. Bere etxetik kotxez irteten ari zela motozikleta batetik tirokatu dute bi erasotzailek eta hil egin dute.

Guerrero estatuko Fiskaltza Nagusiak ikerketa hasi du erasotzaileak aurkitzeko; honakoa adierazi dute Facebooken: “Fiskaltzak ikerketa- eta jarraipen-lanak egiten ari da gertakariak argitzeko, hainbat delituren erantzuleei legea aplika dakien”.

Eraila izan baino ordu gutxi batzuk lehenago argitaratu zuen Facebooken bere azken zutabea: “Crimen de Estado sin culpar al jefe”. Bertan, Ayotzinapako Auziaren Egia bilatzen duen Batzordeak egindako txostena aztertu zuen modu kritikoan. Ayotzinapako sarraskia 2014an izan zen eta 43 ikasle bahitu, torturatu eta erail zituzten.

Hilketaren berri eman zuen Periodistas Desplazados México Gobernuz Kanpoko Erakundeak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
2025eko otsailaren 12
Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

2025eko urtarrilaren 29
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

2024ko urriaren 16
On Ángel!

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!