ARGIA.eus

2021eko otsailaren 26a

Berangoko "espekulazioaren" aurka egiteko bulegoa martxan jarriko dute

  • Udalerrian martxan dauden hirigintza-proiektuez kezkatuta, Berango Lurraren Defentsan taldeak Espekulazioaren Aurkako Bulegoa izeneko proiektua jarriko du martxan. Urtarrilaren 31n egingo dute inaugurazioa, udaletxetik abiatutako kalejira bategaz, 12:00etan. 

Hiruka .eus
2021eko urtarrilaren 22a
Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Berango Lurraren Defentsan taldeak egindako mobilizazioetako bat. (Arg.: Berango Lurraren Defentsan)

Berango Lurraren Defentsan taldeak deitoratu du udalerrian martxan dauden hirigintza-proiektuak; izan ere, dioenez, besteak beste, "lo-herriaren mehatxua dakarte dagoeneko nahikoa lo dagoen herrira. Baina, pijama soinean, eta burkoa eskuan, prest gaude borrokarako".

Talde ekologistak salatu du espekulazioa "pil-pilean" dagoela Berangon: "Udal-gobernuaren azpijokoak ez ezik, maniobra ilegalak ere egin ditu lur-eraikigarriak Amenabar enpresari emateko". Horren aurrean, Espekulazioaren Aurkako Bulegoa zabalduko dute, enpresa eraikitzailearen bulegoaren aurrean, iragarri dutenez.

Argazki oina

Proiektu berri horrek hiru helburu izango dituela iragarri dute ekintzaileek: bat, Berangoko hirigintza espekulatzailearen inguruan informatzea; bi, Otxabenerako auzolanean gauzatuko dituzten proiektu alternatiboak martxan jartzeko proposamenak egitea, jasotzea eta antolatzea; eta hiru, eskualdean lurraren defentsan zein espekulazioaren aurka dabiltzan taldeek haien borroka azaltzeko aukera ematea.

Hala, datorren urtarrilaren 31n, domekan, kalejira egingo dute udaletxetik bulego berri horretaraino, 12:00etatik aurrera. "Kalejira, burkoen gerra, pikoteoa, pijama-gala eta jai giro aparta!" egongo dela iragarri dute deitzaileek.

 

Albiste hau Hiruka .eusek argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Hirigintza  |  Herri mugimenduak  |  Berango

Hirigintza kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude