Beranduegiren 100. eta azken saioa gaur

  • Beranduegi Web Telebistaren 100. eta azken saioa sareratuko du ARGIAk gaur. Saio berezia izango da eta albistegia ohikoa baino luzeagoa izango da.


2013ko ekainaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
'Aio pelaio' esango dute Beranduegiko kideek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2011ko urtarrilean abiatu zuen web telebista saio hau ARGIAk, asteroko maiztasuna izango zuen produktua egin asmoz. Ikusentzunezkoek egungo komunikazioan duten garrantzia ikusita, gazteei zuzendutako saioa izan da gehienbat, eta horretarako umorea izan du ardatz nagusietako bat. Eduki serioek, dena den, beti izan dute leku Beranduegiko erreportaje eta elkarrizketetan.

Eskema hau jarraitu ohi dute saioek: Aktualitatearen errepaso ironikoa, astekariaren errepasoa, erreportajea, webguneari gainbegiratua, elkarrizketa eta amaierako bideoa. Bukaeran toma faltsuak ere izaten dira.

ARGIAren proiektuaren ardatz nagusiena astekaria izanik, hau telebista saio batekin uztartzea izan da erronketako bat. Sarean euskaraz bizi diren erabiltzaileei saio ezberdin bat eskaintzea izan da saioaren hasierako asmoa. Hemen azken saioa ikusgai.

Rikardo Arregi Kazetaritza saria eman zioten 2012an.

Aurrekaria, Hitzetik Hultzera

2006an hasi zen ARGIA multimedia lantzen webgunean. Bideo solteak egiten ziren, erreportaje edo elkarrizketak nagusiki. 2009ko udazkenean, Bertso Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, Agin Rezolak eta Estitxu Eizagirrek aurkeztuta,  Info7 eta Bertsoa.com-ekin elkarlanean Hitzetik Hultzera saioa egitea erabaki zen. 5 kapituluko web telebista izan zen (hemen ikusgai: 1, 2, 3, 4 eta 5. kapituluak), umorea eta txapelketan entzundakoak uztartzen zituena. Saioak izan zuen harrera ona ikusita, urtebete proiektu berria pentsatzen pasa ostean, asteartero emitituko zen web telebista abiatzea erabaki zen: Beranduegi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA
2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Eguneraketa berriak daude