Berako Lamixene eta Malerrekako Bertsonautak taldeak finalaurrekoetara

  • Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 12an - 06:21

Bost saio jokatu dira 2020ko Bardoetako bigarren asteburuan, eta hasiak dira finalaurrekoei begira gauza batzuk argitzen. Asteburukoekin, lehenbiziko faseko 13 saioetatik 10 jokatu dira honezkero, eta asteburu baten faltan, finalaurrekoetako txartela eskuratu dute Berako Lamixene eta Malerrekako Bertsonautak taldeek.

Otsailaren 7an hiru saio izan ziren. Lehenengoan, Elgorriagako ostatuan jokatutakoan, eskualdeko Bertsonautak eta Larraun da Araitz. Bi dozena taldeak izan ziren kantuan, eta lehenbizikoek eskuratu zuten puntua, Maialen Kamino gai-jartzaile zela. 50 lagun inguru bildu ziren ostatuan, giro ederrean.

Barañaingo Gaztetxean jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, eta herriko Bertsopiztiak eta Erroibar eta Aezkoa bailaretako Pirini Bardo taldeak izan ziren parez pare, 30 lagunen aurrean. Zuhara Zaratiegik eta Idurre Villanuevak egin zituzten gai-jartzaile lanak. Azkenean, etxean gelditu zen puntua.

Ordu beretsuan izan zen Lizarrako saioa, herri horretako Gure Geroa Elkartean. Bertan, 40 lagun ingururen aurrean kantatu zuten Lizarrako bardeak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeek. Talde bisitariak eskuratu zuen saioko puntua.

Otsailaren 8an, Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean jokatu zen saioa, eta bertan izan ziren etxeko Drimtin eta Berako Lamixene taldeak. Xabier Terreros izan zen aurkezle, 50 lagunen aurrean. Azkenean, Berako taldeak eskuratu zuen puntua, bi saiotan bigarrena eskuratuz, eta hala, finalaurrekoetarako sailkapena ziurtatuz.

Otsailaren 9an, azkenik, Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen saioa, herriko Ipar Haizea eta Malerrekako Bertsonautak taldeak elkartu zituena. Azken horrek eskuratu zuen puntua, bere bigarrena, eta hortaz, finalaurrekoetan egoteko txartela ziurtatu zuen.

Hiru saio lehen fasea bukatzeko

Heldu den asteburuan jokatuko dira Bardoetako lehen faseko azken hiru saioak, Leitzan, Lesakan eta Otsagabian, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoak. Lau multzotan banatuta daude orain taldeak, eta sei talde pasako dira hurrengo fasera: lau multzo horietako lehenengoak, D multzoko bigarrena, eta A,B eta C multzoen arteko bigarren sailkatuetan onena. Hemen ikusi liteke txapelketaren egitura.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardoak Nafarroako taldekako txapelketa
2020-10-19 | Bertsozale.eus
Malerreka-Baztango "Bertsonautak" taldea aurtengo Bardoetako txapeldun

Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala urriaren 17an, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako "Lamixene", Malerreka-Baztango "Bertsonautak" eta Leitzako "Atekaberts komeni" taldeak aritu dira... [+]


2020-10-05 | Bertsozale.eus
Malerreka, Bera eta Leitzako taldeek jokatuko dute finala Lizarran

Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Leitzarrak dira lehen finalistak eta asteburu honetan jokatuko dira azken finalaurrekoak

Atarrabian martxoaren 6an saioa irabazita sartu da Leitzako "Atekabets komeni" taldea Bardoetako finalean. Martxoaren 7an, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako "Lamixene" taldeak ere. Heldu den asteburuan Jauntsarats eta Goizuetako... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza),... [+]


2020-02-07 | Arrosa Sarea
Ander Perez (Nafarroako Bertsozale Elkartea)
"Bardoak bertsozale eta ez hain bertsozale direnentzat dira gustagarri"

Hasi dira 2020ko Bardoak, Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa. Egitasmoaren inguruan aritu gara, eta baita aurtengo edizioaren inguruan ere, Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perezekin hitz egin dugu.


Eguneraketa berriak daude