Bost saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

  • Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak, otsaileko lehen asteburuan. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 04an - 09:53

Bost saiok eman diote hasiera 2020ko Bardoei. Hain zuzen ere, Larraungo Etxarrin, Txantrean (Iruñea), Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira lehenbiziko bost saioak, ostiral, larunbat eta igandez, 200 lagun baino gehiagoren aurrean, eta giro ederrean. Abian dira beraz 2020ko Bardoak.

Urtarrilaren 31n hiru saio izan ziren. Lehena, Etxarriko dantzalekuan jokatu zen, eskualdeko Larraun da Araitz. Bi dozena eta Barañaingo Ipar haizea taldeen artean. 40 lagun inguru elkartu ziren etxeko taldeko bost bertsolariak eta talde bisitariko seiak entzuteko, eta itxura polita hartu zuen aretoak. Etxarriko kontzejuak eta Larraungo Bertso Eskolak hartu zuten saioa antolatzeko ardura. Gai-emaile lanetan, Ainhoa Iriarte eta Jose Mugiro aritu ziren. Ariketa guztiak egin ondoren, Larraun eta Araizko taldeak eskuratu zuen puntua. Saioa biribiltzeko, beste behin ere merendu bikaina prestatu zuten etxekoek, eta entzuleak eta bertsolariak giro onean aritu ziren elkarrekin solasean, Bardoetan ohikoa izaten den bezala.

 

 

 

Etxarriko bertso saioan kantatu zuten bertsolariak.

 

 

 

Txantrean jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, Euskaldunon Biltokian. Bertan izan ziren kantari Barañaingo Hego haizea taldea (etxeko gisara) eta Lizarrako bardeak, 20 lagun ingururen aurrean. Iñigo Avila ibili zen gai-jartzaile lanetan, eta etxeko taldearentzat izan zen puntua. Saioa bukatutakoan, merendua izan zen han bildutakoentzat.

 

 

 

Txantreko talde argazkia eta saioa.

 

 

 

Ostiralean, azkenik, saioa izan zen Iturmendin ere. Herriko Gaztetxearen urteurrena baliatuta antolatu zuten saioa, eta lepo bete zen gaztetxea ekitaldirako. Parez pare izan ziren eskualdeko Sakaña eta Iruñeko Drimtin taldeak, 50 lagun baino gehiagoren aurrean. Unai Artiedak egin zituen aurkezle lanak. Azkenean, Sakanako taldeak bereganatu zuen puntua.

 

 

 

Iturmendiko gaztetxean egin zen saioa.

 

 

 

 

 

 

Erroko saioko talde argazkia.

 

 

 

Otsailaren 1ean, Erron jokatu zen saioa, Erroko-Etxea elkartean, 40 lagunen aurrean. Erroibar eta Aezkoako Pirini Bardo eta Lesakako Arranopola taldeak izan ziren kantari, Leire Barberena gai-jartzailearen aginduetara. Epaileek eta publikoak hala erabakita, talde bisitariak eraman zuen puntua. Bukaeran afaria egon zen parte hartzaile eta ingurukoentzat.

 

 

 

Berako saioa.

 

 

 

Beran jokatu zen, otsailaren 2an asteburuko azken saioa. Eguraldi ederra baliatuta, Kataku ostatuko terrazan izan zen saioa, 60 lagun baino gehiagoren aurrean. Herriko Lamixene eta Auritz, Hendaia eta Lesakako partaideekin osatutako Amortziaren eliobak taldeak izan ziren kantari, Ainhoa Larretxeak jarritako gaiei erantzunez. Azkenean, herrian gelditu zen puntua, Lamixene taldeka irabazi baizuen saioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardoak Nafarroako taldekako txapelketa
2020-10-19 | Bertsozale.eus
Malerreka-Baztango "Bertsonautak" taldea aurtengo Bardoetako txapeldun

Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala urriaren 17an, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako "Lamixene", Malerreka-Baztango "Bertsonautak" eta Leitzako "Atekaberts komeni" taldeak aritu dira... [+]


2020-10-05 | Bertsozale.eus
Malerreka, Bera eta Leitzako taldeek jokatuko dute finala Lizarran

Goizuetan eta Jauntsaratsen urriaren 2an egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako "Bertsonautak" eta Berako "Lamixene" taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako "Atekaberts komeni" taldea ere izanen da urriaren 17an... [+]


2020-03-11 | Bertsozale.eus
Leitzarrak dira lehen finalistak eta asteburu honetan jokatuko dira azken finalaurrekoak

Atarrabian martxoaren 6an saioa irabazita sartu da Leitzako "Atekabets komeni" taldea Bardoetako finalean. Martxoaren 7an, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako "Lamixene" taldeak ere. Heldu den asteburuan Jauntsarats eta Goizuetako... [+]


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza),... [+]


2020-02-12 | Bertsozale.eus
Berako Lamixene eta Malerrekako Bertsonautak taldeak finalaurrekoetara

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute.


Eguneraketa berriak daude