Beharrak sortutako berezkotasuna

  • “Greba eginen duzu bihar?” “Ez dakit, guttik egiten dute nire enpresan...”.


2019ko martxoaren 11n - 00:03
Baionan emazteak karriketan. Argazkia: Ekhi Erremundegi / Berria.

Baiona. Martxoak 8. 12:30. Merkatuko plaza emeki-emeki betetzen ari da. Emazteok* gelditzen gara. Anitz ez ginen bildu afarirako; ‘anitz’ ez beste Euskal Herriko hiri eta herriei parekatuz. Denak bildu ginen bata bestearen ondoan, metan, plaza handi honetan –erdia saltzailez betea, erdia grebalariz*–. Molde horretan indartsuago sentitzen bagina bezala. Bazkari lasai bat, gehienbat lagun edo lankideen artean. Gure artean bortxaketaz, inpunitateaz, hiltzeetaz, sexismoaz, matxismoaz, patriarkatuaz edo kapitalismoaz ez zen asko mintzatu, gure arrazoiak ebidenteak balira bezala. Egun polita aurreikusia zen: bazkaria, pankarten tailerra eta manifa, arratsaldeko 18:30ean.

Eta bat-batean, aldaketa. Lasaitasunetik ekintzara. Indarra.

Grebalari batzuen arteko solasetik atera zen ideia. Angeluko supermerkatuak egindako publizitate sexista kentzera joan, gure kexa adieraziz. Taldea martxan zen. Komisioak sortu ziren: esloganak asmatzeko taldea, komunikazio taldea eta abar. Ordu batez plana egina zen: hara joanen ziren. Ekintza egin zen. Ilusioa piztu zen.

Bazkaria. Koordinaketa. Ekintza. Manifa. Hara nola iragan zen eguna.

Mugimendu feministak ekintza sortu zuen. Mugimendu feminista emaztez* osatutako mugimendua baita, etiketarik gabeko eguna baita, menpekotasun orokor baten salatzeko eguna baita. Aurreikusiarena irauli, batu eta egin. Pauso ttipiz grebak hartzen du baina oraindik manifak du jende gehien gehiena batzen. Euskal Herriko xinaurriak gara beti. Lapurdi, Zuberoa eta Baxe-Nafarroan emazte* talde ezberdinak badira, baina noiz deituko dugu gure burua “Mugimendu Feminista”?

Bagaitun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude