Baztandarren Biltzarra besta kolokan dagoela ohartarazi dute

  • Abenduaren 29an baztandar guztiei zuzendutako bilera eginen dute eta behar adina kide berri hurbiltzen ez badira, ez da bestarik eginen

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 04an - 10:46
Abenduaren 29ko bileraren garrantzia azpimarratu dute Baztandarren Biltzarrako kideek. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztandarren Biltzarra elkartea hausnarketa urtean dago. Duela hilabete batzuk aipatu zituzten zailtasunei bertze arazo potolo bat gehitu beharra diote orain: "Orain arte ginen kide kopuruarekin nahiko larri ibiltzen ginen besta aitzinerat ateratzeko; honekin ez aski, azken hilabeteetan kide kopurua jausi egin da. Hortaz eta egoera sakonki aztertuta, kide berriak sartzea ezinbertzekoa da".

Honi konponbidea bilatzeko, abenduaren 29rako baztandar guztiei zuzendutako bilera bat deitu dute. Bilera Arizkuneneako sabaian izanen da, ortziralean 20:30ean.

Egun horretarako behar adina kide hurbiltzen ez badira, erabaki argia du Baztandarren Biltzarra elkarteak: Ez da Baztandarren Biltzarra besta eginen. Bitartean, elkarteko kideekin harremanean jartzeko bide eta modu ezberdinak erabil daitezke: elkarteko kideengana hurbildu, baztandarrenbiltzarra@hotmail.com helbidera mezu bat idatzi, Facebook-a, abenduaren 29ko bilera… Atea denendako irekita dagoela azpimarratu du Baztandarren Biltzarrak.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztandarren Biltzarra
2023-01-03 | ARGIA
Baztandarren Biltzarra kolokan dago, antolakuntzarako jende faltan

Urtea hasi besterik ez da egin eta oraindik egun handirako zazpi hilabete falta diren arren, azken jaialdian iragarritako bete egin daiteke: lekuko faltak eraginda, baliteke ospakizunik ez izatea jaiaren 60. urteurrena behar zuenean.


2018-01-03 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak aitzinera segitzeko babesa jaso du

150 bat lagun bildu ziren abenduaren 29an deitutako bileran eta lanerako borondatea erakutsi dute aunitzek.


2017-07-13 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak Baigorriko Basaizea elkartea omenduko du aurten, muga zubi bihurtuz

"Baztanen eskuara barra-barra" leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Egun osoko besta izanen da.


Eguneraketa berriak daude