Baztandarren Biltzarra kolokan dago, antolakuntzarako jende faltan

  • Urtea hasi besterik ez da egin eta oraindik egun handirako zazpi hilabete falta diren arren, azken jaialdian iragarritako bete egin daiteke: lekuko faltak eraginda, baliteke ospakizunik ez izatea jaiaren 60. urteurrena behar zuenean.


2023ko urtarrilaren 03an - 12:00
Inor lekukoa hartzeko prest balego, laguntzeko prest agertu dira antolatzaileak. (Argazkia: Baztandarren Biltzarra)

2020an eta 2021ean pandemiagatik bertan behera geratu bazen ere, 2022ko uztailaren 17an ospatu zuten azken aldiz Baztandarren Biltzarra, Elizondon. Etenaren osteko festa gogoa bazen orduan, eta antolakuntzan ilusioz batu zen jendea. Baina lekuko falta eta festa kolokan egotearen ohartarazpena ez da berria egin bailaran: 2017an ere egin zuten deia, eta dei horri erantzutera elkartu ziren ehun bat lagun, azken txinparta balitz gisan. Oraingoan ordea, uztailean, jaialdian bertan egin zuten deia, eta ez dute antza lehen bezalako erantzunik jaso. Horregatik, "hurrengo urteko Baztandarren Biltzarra kolokan dela erran dezakegu", berretsi du agerraldian Alvaro Garde antolatzaileak. Inor lekukoa hartzeko prest agertu ez arren, laguntzeko prestutasun osoa agertu dute "bidelagun izan eta aholkuak emateko".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztandarren Biltzarra
2018-01-03 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak aitzinera segitzeko babesa jaso du

150 bat lagun bildu ziren abenduaren 29an deitutako bileran eta lanerako borondatea erakutsi dute aunitzek.


2017-12-04 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarra besta kolokan dagoela ohartarazi dute

Abenduaren 29an baztandar guztiei zuzendutako bilera eginen dute eta behar adina kide berri hurbiltzen ez badira, ez da bestarik eginen


2017-07-13 | Erran .eus
Baztandarren Biltzarrak Baigorriko Basaizea elkartea omenduko du aurten, muga zubi bihurtuz

"Baztanen eskuara barra-barra" leloarekin, aurten 54. aldiz baztandarren besta haundia ospatuko da uztailaren 16an. Egun osoko besta izanen da.


Eguneraketa berriak daude