Barakaldoko eraso faxista salatu dute 200 bat lagunek

  • “Argi daukagu eraso horrek konnotazio politiko argiak dituela” adierazi du Ezkerraldea Antifaxista taldeak, asteartean gertatutako erasoaren inguruan.


2023ko uztailaren 7an - 10:19
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Barakaldoko San Bizente auzoan Andeka Juradok eraso faxista jasan zuen asteartean, berak kudeatzen duen tabernatik gertu. Labankada bat jaso zuen bihotzaren azpian. Jurado onik da, azaleko ebakia izan zen eta. Egun berean atxilotu zuten erasotzailea. Ezkerralde Antifaxistak erasoa arbuiatzeko protesta antolatu du ostegunean "Auzoz auzo, faxismoa suntsitu" lelopean, eta berrehun bat bizilagun elkartu dira.

Gurutzetako Hospitaletik jada alta eman diote Juradori, zazpi grapekin. Osteguneko konzentrazioan izan da, eta erasotzaileari salaketa ipini diola adierazi du. "Motozale talde faxista" baten parte zela erasotzailea eta bere anaia "auzoko nazi ezagun bat zela" adierazi dio Juradok Sare Antifaxistari.

Ezkerralde Antifaxistak alkatearen bertsioa ukatu du

Konzentrazioan, Ezkerralde Antifaxistatik Barakaldoko alkate den Amaia del Camporen bertsioa ukatu dute: Alkateak "eztabaida baten ondorioz" gertatu dela erasoa adierazi duela esan dute, eta talde antifaxistatik argi dute "erasoak konnotazio politiko argiak dituela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude