Banatu ditugu 2013ko ARGIA Sariak

  • Interneteko Argia Saria Dantzan.com eta Bertsoa.com webguneek jaso dute, Prentsa Idatzikoa Berriako kazetari Edu Lartzangurenek, Irratikoa Asier Leozek Euskadi Irratian egiten duen Portobello programak, Publizitatekoa Herrira mugimenduak hilaren 12ko manifestaziora begira prestatutako Denbora film laburrak, Telebistakoa Maddalen Iriartek ETB1en gidatzen duen Azpimarra saioak, eta Merezimenduzkoa 30 urte bete dituen Euskadi Irratiak.


2013ko urtarrilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
ARGIA sarien irabazleak. (Argazkia: Dani Blanco)

Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean banatu dira ARGIA sariak.

Argazkian:

Zutik: Estepan Aldamitz eta Nerea Iriarte (Azpimarra), Arantza Kaltzada (bera joan da Asier Leozen ordez), Maddalen Iriarte (Azpimarra), Felipe Juaristi (Euskadi Irratia), Edu Lartzanguren (Berria), Eire Vila eta Arantxa Uriguen (Dantzan.com)

Makurtuta: Beñat Zarrabeitia eta Amaia Esnal (Herrira); Eneritz Urkola, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi (Bertsoa.com) eta Oier Araolaza (Dantzan.com)

Eskuratu argazkia tamaina handian (2,99 MB)

Xabier Letonaren hitzaldia

Xabier Letona ARGIAko zuzendariak eman du sarrera-hitzaldia. ARGIA.com-eko berrikuntzak, Piztu ezazu Argia kanpaina, Hekimen euskal hedabideen elkartea eta "hedabide publiko eta herri ekimeneko hedabideen finantzazioan dagoen desoreka ikaragarriaz" aritu da Letona. "2012an Eusko Jaurlaritzak 132 milioi jarri zituen EITBko aurrekontuan, herri ekimeneko dozenaka komunikabideren aurrekontuetan 5 milioi", esan du. "Batzuk publikoak dira eta gu ez, baina guk argi dugu, gurea ere zerbitzu publikoa da; eta hizkuntzaren normalizazioari egindako ekarpena bada EITBrena bestekoa, edo gehiago". Gaineratu du EITB eta herri ekimenekoak, biak direla beharrezkoak. "Ez ditut elkarren kontra jarri gura. Ez dut nahi Jaurlaritzak EITBren aurrekontua gutxitu dezan, ez naiz ari hori eskatzen. Baina apurtxo bat logikoagoa irudituko litzaidake 2013an 132-5 izan beharrean, desproportzioa 132-6 izatea".

Bestalde, Joxemi Zumalabe eta iaz utzi gintuen Inma Gomila gogoratu ditu ARGIAko zuzendariak.

Irakurri Xabier Letonaren hitzaldi osoa (pdf)

Irakurri saridunei buruzko epaimahaikideen hitzak (pdf)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


2024-01-26 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Guggenheim Urdaibai Stop

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Hauek dira euskarazko komunikazioaren 2024ko Argia Sariak

Bost sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria Bizkarsoro filmari eman zaio, prentsa saria Sahara. Herri bat erresistentzian liburuari, entzunezko saria Ez gatoz Paristik podcastari, internet saria gordegia.eus artxibategi grafikoari eta komunikazio kanpaina onenaren... [+]


Eguneraketa berriak daude