Iazko apirilean bete zituen 25 urte Gasteizeko gaztetxeak eta horren harira dokumental bat prestatzen ari dira 'muinoko etxearen' historia erakusteko asmoz. Gaur lan horren soinu banda sareratu dute. Jimmy Bidaurretak konposatu du, gaztetxearekin harreman estua duten talde ezagun askoren kolaborazioez lagunduta: Betagarri, Juan S.A. taldeko abeslaria, Sorkun, Indarrap, Evaristo, Gasteiz Big Band eta Kodigo Norte, besteak beste.
Egungo egoera
Alfonso Alonso alkate zela izan zuten desalojo arrisku handiena. Herritarrek erakutsi zuten elkartasunaren ostean, bertan behera gelditu zen. Eraikinaren jabetza ofiziala udaletxearena da; garai batean elkarrekin bilera batzuk egin arren, ez zituzten udalaren baldintzak onartu. Gaztetxeak bere horretan jarraitu izan du gaur egunera arte. Ez dute inolako harremanik mantentzen gobernuan dagoen taldearekin.
Egiozu Euskaraz kanpainaren harira gaztetxearen historiaz egindako erreportajea:
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]