‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

  • 1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.

1976an hasi ziren bikote moduan Xeberri eta Gontzal Mendibil.

2024ko abenduaren 30ean - 09:53
Azken eguneraketa: 23:30

"Bittor Kapanaga gizon jakintsua zen, pentsalaria, filosofoa, itzultzailea eta euskararen ikertzailea; Sarrionandiak, bertsolariek, Amurizak eta nik Sokrates euskalduna deitzen genion", kontatu du Gontzal Mendibilek, Deia-ko kazetari Andrés Porterok egindako elkarrizketan. "Santamañako jaietan (Otxandion) ezagutu nuen, 1974an. Hangoa zen bera. Hurbildu egin zitzaidan, eta abestien letrak nork idazten zizkidan galdetu. Bakarren bat egitea proposatu zidan, Xeberri edota Hertzainak taldearentzat egin bezala".

Handik aurrera, Mendibil hainbatetan izan zen Kapanagaren baserrian, eta enkontru horietako batean 'Bagare' sortu zen, "askatasunaren eta euskararen aldeko gure borrokatik abiatuta", Mendibilen hitzetan. "Bittorrek beti esaten zuen euskarak Araban bizirauten bazuen, betiko biziraungo zuela. Gainera, garai hartan ez zen lurralde batere nazionalista. Ikusi, beraz, egoera nola irauli den. Gogoan dut arkumetxoa jaio zela egun horretan, eta bizitzaz hasi ginen hizketan. Bi minutura animalia zutik zegoen jada, gizakiak urtebete behar duenean. Horri buruz hitz egiten hasi, naturaz, euskalkiez... eta 'Araban bagare, Gipuzkun bagera, Xiberun bagire ta bizkaian bagara... guztiok gara euskaldun' abestia sortu zen. Gaua zen, nik gitarra neukan...

Mendibilek ez du gogoan jendaurrean noiz kantatu zuen pieza hori lehenbizikoz. "Mairuelegorretako eskoletan eskaini genuen kantaldi jendetsu bat dut gogoan. Laboak, Lertxundik eta Letek ere kantatu zuten bertan. Sekulakoa izan zen, jendeak abestia [Bagare] kantatzen zuen, ereserkia bailitzan sentitzen zuten, nahiz eta oraindik grabaturik ez zegoen. 1975ean grabatu zuen Mendibilek, Xeberri eta beste musikari batzuekin batera,  Zaurietatik dario diskorako.

"Frankismoaren amaiera zen", dio Mendibilek, 1974koak gogoan. "Kantak gure nortasunaz hitz egiten zuen, euskaraz, Euskadi askatzeaz. Garai hartan kontzertu ugari ematen genituen, nahiz eta oraindik ez nengoen Xeberrirekin. Otxandion bakarka jo nuen, hortaz gogoratzen naiz. Garai hartan Ez Dok Amairu moduko zerbait sortu nahi izan genuen Bizkaian, euskal kantugintzari bultzada emateko".

Bittor Kapanaga: "Gipuzkera zen Jainkoaren hizkuntza, eta Jainkoaren hizkuntza beti da sakratua"

2011n hil zen Bittor Kapanaga Elorza euskaltzale eta idazlea. 2005ean hari egindako elkarrizketa plazaratu zuen ARGIAk (2008. zenbakian), euskalkien errealitatea ardatz hartuta. Kapanagak kontatu zuen Baionako batzar batean "gare" proposatu zuela baturako aditz forma gisa. "Gabriel Arestik eta nik baiezko botoa eman genuen, baina beste guztiek ezezkoa. Badakizu: gipuzkera zen Jainkoaren hizkuntza, eta Jainkoaren hizkuntza beti da sakratua. Jainkoak sortu egiten dira, eta, sortzen ez badira, sortu egiten ditugu. Hemen ere egon dira Jainko faltsuak, eta bat, argi esateko, Mitxelena izan zen. Euskara ez zuen ondo ezagutzen: latina maite eta latina bizi zuen".

"Araban nahiko bizirik geratu zen forma hori, baina euskara azkenetan zegoen", zioen. "Kantua idatzi nuen arabarrei indar apur bat emateko, zeren, gainera, Otxandion arabarrez egiten dugu. Badakizu zer gertatzen den? Bada, zuk etxean pertsona piloa baduzu eta bat gaixorik badago, batez ere gaixorik dagoen horri egin behar diozula kasu. Eta Araba gaixorik zegoen. Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatzen zuen, baina behin esan nion: 'Araba, zazpigarren alaba ez: Araba, euskararen semerik zaharrena da, baina elbarria'".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Israel Eurovisionetik kanpo uzteko eskatu dute dozenaka artistak

Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".    


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


Nagusitasun absolutua

Amartuvshin Enkhbat baritonoa

Pianoan: Stefano Salvatori.
Antolatzailea: OLBE.
Zer: Verdi, Mascagni, Leoncavallo eta Giordanoren operen ariak.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Noiz: martxoaren 29an.

[+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Antton Valverdek jasoko du Adarra saria

Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


2025-04-22 | Iker Barandiaran
Ekimen txikiek, elkar hartuta, gauza handiak egin ditzakete

Obducción de la Amenaza / Zirt Zart (Split-ep)
2024

---------------------------------------------------

Musika panorama erraldoia da, helduezina. Horien artean badira foku guztiak bereganatzen dituzten talde handi gutxi batzuk; horren nahian diharduten beste asko,... [+]


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Pierre Boulez: matematikaren eta abangoardiaren artean

Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.

Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]


Eguneraketa berriak daude