Azarotik aurrera, Badon* opera garaikidea izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia

  • Lehendabiziko Kultur Sorkuntzarako Bekaren irabazlea izan da Badon* egitasmoa; Ines Osinaga da sustatzailea, eta partaide dira Ane Abarrategi eta Xanti Agirrezabala ere.

Ines Osinaga Badon* egitasmoaren sustatzailea azalpenak ematen, astearte goizean Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean. (Argazkia: Korrika)

2023ko apirilaren 18an - 15:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AEK-k aurreko edizioan adierazi bezala, hurrengo Korrikak izango duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da, Korrika Kulturalaren aterkiaren pean eskainiko dena. Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean egindako prentsa agerraldian eman dute irabazlearen berri.

"Opera garaikidea" izango da Badon* egitasmoa. Ines Osinaga da obraren sustatzailea: "Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesua kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza da, sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikiko dituena". Formatuari dagokionez, artistaren esanetan, "hackeagarria den zerbait" izango da; dramaturgiaz gain, baliabide bisualak, zuzeneko musika eta mugimendua baliatuko dituztela adierazi du, literatura eta bertsoak ere oinarri izango dituena.

Badon* opera garaikidea Euskal Herri osoan egongo da ikusgai azarotik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!