Azaroaren 9ko galdeketa eguna atzeratu dezake Kataluniako Gobernuak

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erreferendumaren aurka egiten badu, kontsultaren data atzeratu dezaketela adierazi du Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidenteordeak. Azaroaren 9ko eguna ez aldatzeko eskatu diote gobernuari galdeketaren aldeko eragile eta alderdiek.


2014ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Joana Ortegak egindako adierazpenak polemika eragin du kataluniarren artean. (Arg.:elperiodico.com)

“Oztopo juridikoak ez du Kataluniaren bozkatzeko desioa gelditzen, atzeratu egiten du”. Hala adierazi du Ortegak Rac1 irratian egindako elkarrizketan. Honen arabera,  kontsultarik ez da egingo legezkoa ez bada, hau da, Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu eta Auzitegi Konstituzionalak baimentzen ez badu. Hurrengo azaroaren 9an egiterik ez bada, “beste azaroaren 9 bat” egongo dela adierazi du.

Erreferendumaren aldeko alderdiak kritiko agertu dira Ortegaren adierazpenekin. Marta Rovira ERCko parlamentariak “galdeketa legezkoa eta adostua” dela azaldu du, “sei indar politikok babesten baitute”. Alderdi bereko Alfred Boshen esanetan, "kataluniarrek demokratikoki adierazitako nahiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak baino gehiago pisatzen du".

CUPeko David Fernandez galdeketa "bai ala bai" egitearen alde agertu da eta ondorengoa adierazi du twiterren: "Demokrazia obeditu, inposizioa desobeditzeko. Inposizioa desobeditu, demokrazia obeditzeko".

Herritar ugarik ere azaroaren 9ko kontsulta data babestu dute sare sozialetan. Twitterren #blindem9N traola erailtzen hasi dira.

Prozesua herritarren mobilizazioaren esku

Ara es l’Hora kanpainak ere hartu du hitza kontsulta data atzeratzeko aukeraren aurrean. Galdeketa "tresna demokratiko eta gardenena” izanik Auzitegi Konstituzionalaren ebazpen batengatik horri uko egitea “onartezina” dela esan du.

Herritarren mobilizazioak prozesua baldintzatuko dutela uste dute kanpainako kideek. Joan Tarda ERCk Espainiako Kongresuan duen diputatuak ere hala azaldu du; irailaren 11ko Diadako zein azaroaren 9ko galdeketako herritarren jarrerak prozesuan eragingo duela esan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude