Gipuzkoa Zutiken aurka legez kanpoko atxiloketak egitea egotzita hiru ertzain deitu ditu epaileak

  • Donostiako Gipuzkoa Plazako kanpaldian Ertzaintzak atxilotutako bi pertsonak legez kanpoko atxiloketengatik aurkeztu zuten kereila aurrera doa, Gipuzkoa Zutik mugimenduko talde juridikoak ARGIAri jakinarazi dionez.


2016ko urriaren 12an - 13:44
Gipuzkoa Plazan egoteagatik atxilotuetako bat autoan sartu zuten unea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Epailearen aburuz gertaeretan nahiko zantzu dago legez kanpoko atxiloketengatiko ikerketa judiziala egiteko. Horregatik dagoeneko identifikatuta dauden hiru ertzain deitzeko agindu du, ikertu gisa ager daitezen epailearen aurrean. Halaber, Ertzaintzaren Kooperazio Zerbitzuei eskatu die identifikatzeko atxiloketa horietan idenfitikatu gabe parte hartu zuten ertzainak.

Zubietako erraustegia sinbolo gisa hartuta sistema kritikatzen duen mugimendua

Gipuzkoa Zutik mugimenduak maiatzaren 29an Donostiako Gipuzkoa Plazan kanpaldia abiatzea erabaki zuen. Ekainaren 2an ertzaintzaren dispositibo batek bi kide atxilotu zituen bertatik.

ARGIAk kanpaldiak iraun zuen 21 egunetan zuzeneko jarraipena egin zuen. Lotura honetan egun hartan gertatua kontsulta daiteke.

Segidan, atxiloketaren bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Eguneraketa berriak daude