Larunbatean milaka euskal herritarrek manifestazioa egingo dute Parisen, presoen eskubideen alde. Frantziako Gobernuari pausoak eman ditzala eskatu diote bost parlamentarik, Frantziako Asanblea Nazionalean.
62 euskal preso daude egun Frantziako kartzeletan, horietatik 29k erregimen berezia (DPS) dute. Asteazken arratsaldean Frantziako Asanblea Nazionalean zenbait parlamentarik egindako prentsaurrekoan Frantziako Gobernuari eskatu diote euskal presoei ohiko legedia aplikatzeko. Azaroan zazpi euskal presori kendu zieten DPS estatusa.
Vincent Bru (Modem-eko diputatua), Florence Lasserre-David (Modem-eko diputatua), Frédérique Espagnac (Alderdi Sozialistako senataria), Max Brisson (Senatari Errepublikanoa) eta Denise Saint-Pé (Senataria) atera ziren prentsaurrera Asanblea Nazionalean. Dagoeneko mila hautetsi baina gehiagoren atxikimendua lortu dute larunbateko manifestaziorako.
“Presoen Luhuso” bihurtu nahi dute Paris Bakegileek. Behin ETAren armagabetzea eginda euskal presoen egoera konpontzeko beharra ikusi zuten, eta horretarako Frantziako Gobernua mugi arazi nahi dute. Aldarrikapen horien bueltan eragile eta norbanako ugariren babesa jaso dute, azkenak, Christiane Taubira, Alain Lamassoure eta François Bayrou izan dira.
Informazio praktikoa
12:30etan hasiko da manifestazioa Montparnasse tren geltoki ondoan. 11:30etan elkarretaratzea egingo dute “18 juin 1940” plazan. Manifestazioa abiatu bitartean Euskal Herritik iritsitako autobusei, trenei, eta espetxe martxari ongi etorria egingo diete. Aurreko egunetan Paris eskualdeko espetxeetan zehar martxa bat egingo dute.
Manifestaldian ez da animaziorik faltako. Joaldunak, txarangak, txistulariak, dantzariak… izango dira ibilbidean zehar. Horiez gain kamioi bat ere izango da, Bad Sound System, Fermin Muguruza eta Oreka TX igoko dira bertara besteak beste. 15:00etan amaituko dute elkarretaratzea. Amaitzeko gaualdia ere antolatu dute Pariseko euskal etxean.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.