Atxabiribil hondartzan agertutako balearen argazki-bilduma

  • Domeka goizean, 11:00ak aldera eman zuen abisua herritar batek, balea bat ikusi ei zuela itsasertzean. Deia jaso eta berehala hurreratu ziren hondartzara Ertzaintza eta Ambar, itsas fauna kontserbatzeko elkartea; hala ere, ezin izan zuten ezer egin animalia salbatzeko, larriki zaurituta baitzegoen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 04an - 13:18
Balea Atxabiribil hondartzan. Argazkia: hiruka.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sopelako eta inguruetako herritar asko erakarri zituen animaliaren agerpenak, eta egun osoan zehar ehunka lagunek Atxabiribilera jo zuten 18 metroko eta 20 tonako animalia hurbiletik ikusteko. Hodei Torres gure argazkilariak bertan ateratako irudi onenen bilduma duzue helbide honetan.

Argazki bilduma Hiruka.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu hona.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-11-01
Sugandila bizierrulea
Isilean, oharkabean

Eguneraketa berriak daude