Bizi dugun arrisku egoerak gogoeta eragin dit. Nork kudeatzen ditu arriskuak egokien? Goikoak? Behekoak? Behekoak ez dauka behar besteko ikuspegirik, eta goikoari, errealitatearen detaileak falta zaizkio. Eta badakigu detaileak zein garrantzizkoak diren. Beraz, ondorioztatu dezakegu arrisku kudeaketarik egokiena, eraginkorrena, arazoa bera dagoen mailan ematen dela.
Arriskuak arduraz hartzekoak dira. Bizia bera egon daiteke jokoan. Burugabea da arriskuak ikusi nahi ez dituena. Burujabea, bere egiten dituena. Kulturaren baitan doa arazoak dauden tokian arduraz konpontzearena, gora ala behera desbideratu gabe.
Kezka daukat euskaldunok, mailako inor ez, eta behera bideratzen ote dugun ondoren azaldutako arriskua. Eta eraginkortasun ezaren ondorioz, frustrazioak jota dabil euskalgintzan franko.
Gure kulturari egindako hainbat urratu ikusi ditugu krisialdian: BBVAren ‘euskarazko’ web orria, ETB1en gainbehera, erdarazko komunikatu ofizial elebakarrak, ordezkariak euskara traketsean komunikatu ezinik… Euskarari 155 bat aplikatu diote krisiaren kudeatzaileek.
"Bejondeizula, COVID-19, gauzak diren bezala erakustearren, makillajerik gabe. Erakundeek eta ETBk ez dute euskeraz sortzen. Jasotzen duguna, itzulitakoa da: diferituan bizi gaituzte"
Baina nago, gertakariok ez direla krisiak eragindakoak izan. Bistaratutakoak baino. Bejondeizula, COVID-19, gauzak diren bezala erakustearren, makillajerik gabe. Erakundeek eta ETBk ez dute euskeraz sortzen. Jasotzen duguna, itzulitakoa da: diferituan bizi gaituzte. Gure autogobernua, Madrilek nahi duenaren araberakoa da, eta ez gobernutik saltzen diguten adinakoa. Makillatua eta makilatua dago euskaldunon aldeko konpromisoa. Makillaje gabe ikusi dugunak izutu egin gaitu: osasun eskaseko kultura, menderakuntza birusak larriki eritua, heriotzara bidean.
Ba al daukagu erakunderik honetaz arduratuko denik? Euskal Herria zatikatuta daukagu, mendeetako konkistaren eraginez. Zatietako erakundeak, arrotzei menpekotuta. Arrotzei bost gure kulturak.
Zer espero dezakegu gure omen diren erakundeongandik? Izango dira hitzarmenak, argazkiak, titularrak, hirurak bat eginda dabiltzala erakusteko. Eragina baina, hutsala da hilzorian dagoen gure kultura biziberritzeko. Txantxangorria mutu dago. Euskaraldia proposatu digute, etxetik hasita. Ez dago soberan, baina ez da nahikoa. Ez al da ardura behekoei pasatzea?
Zer espero dezakegu alderdi politikoengandik? EAJ-k begirada lausoz gogoratzen ditu bere JEL-eko ‘lege zaharra’ defendatu zuten arbasoak. ‘Lege zaharra’ gure Foruak ziren. Ebatsitako Konstituzioa. Karlistaldietan eskumen guztiak kendu zizkiguten, inposatutako zergak –hortik ‘impuesto’– batzekoa izan ezik. Zertarako, eta batutakoa beraiei, espainiarrei emateko, militar, tribunal eta kartzelak finantzatzeko. Hortik dator egungo Kontzertu Ekonomikoa. Honen txin-txin soinuak liluratuta bizi dira gure omen diren erakundeen kudeatzaileak. Kontzertua zuzentzen duena Madrilen dagoela jakinda; hark aukeraturako partitura joko duten instrumentu soil direla jakinda, AHT gora behera. EH Bildu berriz, EAJren gobernuari laguntzen dioten alderdi espainiar berekin ardatz ezkertiar euskalduna (sic) osatu nahian dabil, norgehiagokan. Ez dago batasunik. Zatituta hemen ere, ikuspegi nazional murritzarekin.
"Ez dut ikusten ez erakunde ez eta alderdirik ataka honetan bizi dugun arrisku egoerari aurre egiteko behar den ardurarik hartuko duenik. Konplexuz beteak sumatzen ditut, erderaz franko. Ez ote ligukete mesede egingo aldarri soberanistak bazterrean utzita?"
Ez dut ikusten ez erakunde ez eta alderdirik ataka honetan bizi dugun arrisku egoerari aurre egiteko behar den ardurarik hartuko duenik. Behar den maila –nazionala– eta boterea falta dute. Konplexuz beteak sumatzen ditut, erderaz franko. Ez ote ligukete mesede egingo aldarri soberanistak bazterrean utzita? Horrela, herritarroi antolatzeko beharra eta gogoa piztuko litzaigukeelakoan nago. Burujabetza erdiesteko.
Ardura kolektiboz helduko diogu aferari, iraungo badugu. Lehen ere, krisi egoeran, eraso frankoen meatxupean, altxatu zuten Eneko Aritza erresistentzia antolatzeko. Erresumak balio izan zuen zenbait mendez, Espainiak 1200 eta 1512an eta Frantziak 1620an menpeko hartu gintuzten arte. Ez genuen baina, likidazio agiririk sinatu.
Juridikoki bizirik dira erakundeok. Badugu nondik birsortu. Zatiketak de facto gaindituz, ‘elkartuta, aterako gara’ esango dugu geuk ere. Gaitz hilkorra analizatu, tratatu eta erregistroa eramanez. Amildegian behera garamatzan kurba motelduko dugu, lautada aurkitu eta apurka goraka ekiteko, normalitate zaharberritura.
Herri honen misterioa iraunkortasuna bada, ez dezagun katea orain eten. Saihestu dezagun Herri europar honen suizidioa. Belaunaldiak beharko ditugu, bai. Geureari, aurrekoei bezalaxe, erresistentzian aritzea dagokigu, etenik gabeko lan arduratsuan.
Horrela baino ez dugu euskaldunok munduko aniztasunaren mapa koloreztatzen jarraituko. Europaren baitan argi propioz ñir-ñir egingo dugun ondare zaharberritu izan gaitezen, osasuntsu eta bizi. Badiraugu, eta izan gogo gara.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]