Aro berri bati ‘Klika’ Gasteizen

  • 11 egun, 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko ia bazter guztiak zeharkatu ostean, 21. Korrika Gasteiza iritsi da. Garesen hasi zen euskararen aldeko lasterketak Gasteizko kaleak bete ditu kolore anitzetako irudiak utziz. Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du sekretupean zaindutako mezua.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 15ean - 09:28
Korrika Gasteizko Zabalgana auzotik
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Artikulu hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Gasteizko ibilbidean barrena, dozenaka kolektiboen eskutik pasada lekukoa, eta, haietako batzuk Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi izan dira: batera hartuko dute 2.543an kilometroa, bi kolektiboetan euskara ikasi dutenen eramanez lekukoa.

Gasteizko Herri Mugimenduko eragile ezberdinek ere lekukoa eraman dute: Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ernai, Etxerat, kilometro trabestia, Okupazio Mugimendua… Ibilbide guztian zehar Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren askatasuna eskatzen zuen pankarta ikusi ahal izan da.

Behin Andra Maria Zuriaren plazan, Maialen Lujanbio bertsolariak hartu du hitza: berak idatzi eta irakurri du sekretupean gordetako mezua: hemen irakurri dezakezu osorik.

Eguneko irudiak bilduz argazki galeria osatu dugu gurean:

Argazki galeria

 


 

  • Korrikaren lehen kilometroak Gasteizen
  •  

     

 


 

  • Korrikaren Gasteizen barrena: Ongi Etorri Errfuxiatuak, Alea, Okupazio Mugimendua, Armentia
  •  

 


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.