Aro baten amaiera: Norvegiako irratiek FM-n emititzeari utziko diote

  • Norvegia munduko lehen herrialdea izango da FM irrati emisioak kendu eta ordezkatzen. Gobernuaren erabakiz transmisio analogikoetatik digitalera pasako dira irratiak eta egokitze prozesua 2017ko urtarrilaren 11an amaituko da, behin betiko digitalizazioarekin.


2015eko apirilaren 24an - 15:37
2017ko urtarrialren 11an amaituko da egokitze prozesua. (Argazkia: siempre889.com).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Norvegiako kultura ministro Thorhild Widvey-k azaldu eta BBCk jaso duenez, irrati digitalak (DAB) “kalitate handiagoko audioa eta beste hainbat erabilpen” ekarriko ditu. Gaur egun 22 irratik emititzen dute digitalean Norvegian eta beste 20 katerentzako tokia dago. FMn emititzen duten bost irrati nazional geratzen dira.

Digitalean emititzea FMn egitea baina zortzi aldiz merkeagoa da azaldu dutenez. Norvegiako Kultura Ministerioren kalkuluen arabera, DABean emititzeak urtean 25 milioi dolar aurreztea suposatuko du. Hori, digitalean emititzeak askoz ere energia gutxiago kontsumitzen duelako da, hein handi batean.

Gailuak egokitu beharko dira

Aldaketak kritikak ere sortu ditu norvegiarren artean. Eskandinaviar askok irratia FM eta AM bidez entzuten jarraitzen dute eta arazo moduan ikusten dute aurrerakuntza.

Telebista analogikotik digitalera aldatzean, hargailu bakarra zen moldatu beharrekoa. Irratiaren kasuan, aldiz, irratia seinaleak jasotzen dituzten hainbat gailu egokitu beharko dira prestatuak ez daudelako: irrati normalak, autoetako irratiak eta smartphoneak, adibidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
Txapa Irratia bere 40. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil

Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.


Eguneraketa berriak daude