Arnaldo Otegik gose grebarekin bat egin du

  • Dagoeneko 82 euskal presok egin dute bat lehenengo Iosu Uribetxebarriak eta ondoren beste 35 presok pasa den astean hasi zuten gose grebarekin. Logroñoko espetxean dagoen Arnaldo Otegi da gose greba hasi dutenetako bat. Twitter bidez eman zuen atzo erabakiaren berri.


2012ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Milaka lagunek parte hartu zuten larunbatean Donostian egindako manifestazioan.

Manifestazioa Donostian

Iosu Uribetxebarria arrasatearrak giltzurruneko minbizia dauka eta metastasia antzeman diote buruan. Donostiako Ospitalean daukate, eta hari eta larri gaixo dauden gainerako hamahiru euskal presoei elkartasuna adierazteko hamaika ekitaldi egin da azken egunotan ospitalearen atarian eta hainbat herritan. Larunbatean, esaterako, milaka lagunek parte hartu zuten Herrira plataformak deituta Donostian egindako manifestazioan.

Ertzainen aurkako salaketa

Herrirako ordezkariek jakinarazi dute salaketa jarri dutela asteburuan Uribetxebarria zaindu duten ertzainen aurka, presoarekiko izandako jarrera dela-eta. Plataformako kideen hitzetan, lo hartzea galarazi zioten arrasatearrari.

Bestalde, Espainiako Barne Ministeriotik adierazi dutenez, medikuek hala gomendatzen badute, Uribetxebarria aske uzteko prest leudeke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-07-21
ESPETXEAK KATEATUTAKO OSASUNA
Apirilaren 7an etxera heldu zen Esteban Esteban Nieto, Espainiako Justiziak ezarritako espetxe zigorra bete barik. Azkenean Tolosan; etxean aske. Minbiziak jota, ordea. Hamabi urte espetxean igaro ondoren, edozein presok duen ilusioa zuen Esteban Nietok; maite dituenen artean... [+]

2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


Eguneraketa berriak daude