ARGIAzaleon Topaketa: zein ote da aurtengo sorpresa?

  • Etxe honetan ohitura bilakatzen ari da urteko nobedadea ARGIA Egunean aurkeztea. Ia euskal artistak Durangoko Azokarako erreserbatzen diren bezala. Eta gu zain-zain, zer berritasun ezagutuko. ARGIAzaleon Topaketak baliatzen dira horretarako, hori baita komunitatearekin bildu eta iritziak aditzeko espazioa. Bertan aurkeztu zen, iragan urtean ARGIA eraberrituaren 0. alea, esaterako. Zer izango ote da aurtengo sorpresa?


2016ko irailaren 27an - 08:13

Komunikazio proiektuan sinesten duten eragile eta pertsonak beharrezko ditu ARGIA komunikazio proiektuak; komunikazioaren zein munduaren ikuspegi bertsua dugun talde eta norbanakoek osatzen dugu ARGIA komunitatea. Eta herri komunikabide bezala, elkarrekin ekin eta landu nahi du egitasmo bezala dituen erronkak. Izan ere, komunitatearen babesik gabe ezinezko zatekeen ARGIA egunero egitea.

Analisi horren ondotik datoz aurtengo berrikuntzaren gakoak: zer da egitasmoa babestea? Nola izan parte eta nola eragin ARGIAn ez ezik, baita jendartean ere? ARGIAn ekarpena egiteko modu bakarra dago ala aukera gehiago egon daitezke? Hori du erronka komunikazio proiektuak, eta erronka horietaz jarduteko nahia dago ARGIAzaleekin batera.

Harpidedunak, irakurleak, iragarleak, ARGIAren balioekin bat egiten duten jendarte eragile eta mugimenduak, zaleak, sare sozialetan hedabidearen edukiak partekatzen dituztenak... horiek denak gonbidatu nahi dira ARGIAzaleen Topaketara.

Harremanek, gertutasunak ematen dio zentzua komunitateari eta ARGIA Eguna horretarako ezin hobea da. Asmo horrekin sortu zen festa eta horretan sakontzea da asmoa. Topaketa urteroko hitzordu bihurtu nahi da komunitateari hitza emateko plazaren figura betez. Aurten, komunitatea eta proiektua izango dira mintzagai, eta bertan ARGIA azken urtean lantzen ari den komunitate erronka garrantzitsu baten berri emango da. Bertan ikusiko gara, ezta?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Eguneraketa berriak daude