Araban PSEk erdira jaitsi du bere indarra

  • EAJ nagusitu da Araban hauteskunde autonomikoetan 8 eserlekurekin (+1), PSE 6tik 3 eserleku izatera igaro da eta Podemosek 4 lortu ditu. EH Bildu hirugarren indarra da 5 eserlekurekin.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAJ erraz gailendu da Araban, beste lurraldeen moduan, eta boto kopuruz ere igo egin den alderdi bakarra da –2.000 boz gehiago–.

Hauteskunde autonomikoetan lehen aldiz aurkeztu den Elkarrekin-Podemos kontuan hartzen ez badugu. Pili Zabalaren hautagaitzak 24.000 boto baino gehiago lortu ditu lurralde honetan.

EH Bilduk boto kopuruz galera handia izan du eta ia  8.000 sostengu gutxiago jaso ditu, hala ere eserleku bakarra baino ez du galdu Araban eta Podemosen etorrerari eutsi egin dio.

PSEren galera askoz nabarmenagoa izan da: ia 11.000 boto galdu ditu, baina batez ere, hiru eserleku utzi ditu bidean. Galera parlamentarioa beste lurraldeetan baino handiago izan da sozialistentzat beraz.

PPk lortu du 2012ko hauteskundeekin alderatuta bere pisua mantentzea eta eserlekuak berdindu egin ditu. Boto kopuruz ere apenas izan du galerarik. Duela lau urte laugarren indarra zen, orain bigarren indar izatera igaro da, eta seguruenik emaitza horiekin EAEn orotara izandako emaitza kaskarrak estaliko dituzte. Alfonso Alonsoren arabera, "orain PP atzo zena baino askoz indartsuagoa da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!