Araba Euskaraz 2019 aurkeztu dute, “gasteiztarrongandik gertu”

  • Armentia ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaialdia ekainaren 16an eta gizarte eta kulturako eragileen aurrean aurkeztu dute, Europa Jauregian. Kultur egitasmoa urte osora zabaltzeko apustua egiten ari direla iragarri dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 11n - 09:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxan da Araba Euskaraz 2019. Armentia ikastolak antolatuko du aurten eta Liher Larreak, ikastolako lehendakariak azaldu bezala helburua “gertu egotea da. Gasteizko eragileengandik gertu, hiria euskalduntzeko gertu, Arabako herrietatik gertu, euskalgintzatik gertu, berdintasunerako gertu, emateko gertu eta finean… Zoriontsu izateko gertu. Hori izango da gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute geziek”, esan du.

1981. urtean ospatu zen, lehenbiziko aldiz Araba Euskaraz eta ordutik urtero ospatu den jaialdi honek milaka eta milaka arabar batu ditu. Armentia ikastolak aldiz 25 urte bete ditu eta dagoeneko 1.200 ikasle baino gehiago ditu. “Jaialdiarekin proiektua sendotzera goaz”, azaldu dute. Euskararentzako Araban urte biziki garrantzitsua dela nabarmendu dute “Euskaraldia, Korrikaren bukaera eta Araba Euskarazekin”.

Armentiak Arabako Ikastolen Jaialdia 2006. urtean antolatu zuen azkenekoz eta ordutik “13 urte igaro direlako Araba Euskaraz antolatzeko gogotsu gaude”, azaldu dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle ikasleek. Hori dela eta, kultur egitaraua urte osora zabaltzeko apustua egin dute. “Jaialdia ekainaren 16an izango den arren, azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur ekimenak, Gasteizen baita Araba osotik ere, hau da, herrietan ere eraginez”.

>>> Artikulu hau CC-By-SA lizentzia askea baliatuta ekarri dugu Hala Bedi irratiaren webgunetik.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Araba Euskaraz kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...