Elisenda Paluzie ANCko buruak Rac-1 irratian aipatu du greba bat antolatzeko posibilitatea, urriaren 1erako independentziari buruzko erreferendumaren urteurrena dela eta Katalunian prestatzen ari diren ekintza ugarien artean.
Independentziari buruz Katalunian 2017an burutu erreferendumaren urteurrena gainean dela, ANCk laster webgune berri bat eskainiko du herrialde osoan zehar hainbat sindikatu, alderdi eta elkarte antolatzen ari diren ekitaldi ugarien berriak biltzeko. Horiei buruz galdetutakoan aipatu du Paluziek greba bat antolatzeko aukera, ordu batzuetakoa izan arren.
Elkarrizketan zehar ANCko buruak alderdi politikoei dei egin dien berriro elkarrizketan has daitezen independentzia lortzeko bideez eta oroitarazi die beren helburu politikoa ezin daukatela baztertzerik. Aitortu du egoera ez dela erraza eta Kataluniako gobernuaren noraeza deitoratu du.