ANC akordio eske: elkarretaratzeak Junts Pel Síren eta CUPen arteko ituna exijitzeko

  • Gobernu osaketaren mataza askatzeko denbora agortzen ari dela ikusita, kontzentrazioak egin dituzte ostegunean Kataluniako hainbat lekutan, ANCk deituta. Jendetsuena Bartzelonako Katedraleko plazan eginikoa izan da. Ehunka lagun bildu dira Junts Pel Síri eta CUPi akordioa lor dezaten eskatzeko.


2016ko urtarrilaren 8an - 10:36
Ehunka lagun bildu dira Bartzelonako Katedraleko plazan Junts Pel Síri eta CUPi akordioa lor dezaten eskatzeko. (Arg: Ara.cat)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mezu garbia helarazi diete talde independentistei: hauteskundeak errepikatzea ekidin nahi dute, eta horretarako modu bakarra astelehena baino lehen presidente berria aukeratu eta gobernua osatzea dela deritzote. Akordioa exigitu diete, prozesu konstituziogileak aurrera jarrai dezan. “Batasunaren eta elkar ulertzearen momentua da”, azaldu dute. Bartzelonan ez ezik, Gironan edota Reusen ere zabaldu dituzte aldarrikapenok.

Ostegunean bertan antolatutako bilerarekin batera, kontzentrazio hauek dira ANCk egoerari soluzioa aurkitzeko eginiko azken saiakera. Junts Pel Sík eta CUPek astelehena baino lehen oraindik beste bilkura bat egingo dutela adierazi dute, baina ez dirudi akordioa lortzeko gai izango direnik. Bakoitzak bereari eusten dio: Junts Pel Sí ez dago prest presidente alternatibo bat proposatzeko, eta CUPek Masi ez dio babesik emango. Hortaz, saiakerak saiakera, badirudi ez dela epe barruan akordiora iristerik lortuko.

“Mas, egin alde batera”  

ANCk eginiko kontzentrazioaz landa, Bartzelonan bertan lelo gisa “Mas deixa pas” (“Mas, egin alde batera”) zuen elkarretaratze bat egin dute. Ehun bat pertsona bildu dira San Jaume plazan, akordioa baino, Masi paretik ken dadin eskatzeko. Hauetako batzuek ondoren Katedralaren plazara jo dute, ANCk atonduriko elkarretaratzean beren aldarrikapena ere entzun zedin. Hauei “independentzia” oihuekin erantzun diete han zeudenek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!