Altsasuko gazteei babesa azaldu die Iruñeak

  • Jendetza batu da auzipetuen auziaren berri emateko bizikleta zutabeetan, bai eta Gazteluko plazako ekitaldian ere, informazioa zabaltzeko antolatutako biraren harira. Apirilaren 14an, manifestazioa eginen dute, Iruñean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 19an - 16:06
Jendetza bildu da martxoaren 17an Iruñeko Gaztelu plazan, Altsasuko gazteen aldeko informazio bira iristean. (Argazkia: Ahotsa.info)

"Altsasuko zortzi gazteak, beren familiak eta herria bera pairatzen ari diren justizia eza salatzea" da helburua. Hala, herri bakoitzean bertako herritarrek, elkarteek eta animazio taldeek jaso dituzte.

Zabala izan da informazio bira eta ahalik eta herri gehienetara jotzen ahalegindu dira. Kasuaren "proportzionaltasun eza" salatu izan dute behin eta berriz: "Demokrazia batean bermatuta egon beharko liratekeen eskubideak eta printzipioak urratuak izan dira: errugabetasun printzipioa, legearen proportzionalitatea eta erabilpen ez-estentsiboa, defentsarako eta askatasunerako eskubideak...".

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasu
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude