Alternatiben Herria Iruñean: “Bai, kapitalismoak badu alternatibarik”

  • Datorren ekainaren 2an Alternatiben Herria ospatuko dute Iruñean kapitalismoak baduela alternatibarik erakutsi nahi duten Nafarroako pertsona eta kolektiboek. Ostegunean egin zuten Iruñeko Katakraken bilera orokorra eta baliatu zuten ekimenaren aurkezpen orokorra egiteko.


2018ko martxoaren 16an - 12:29
Katakrak liburudendan egin zuten Alternatiben Herriaren aurkezpena. (Arg.: Alternatiben Herria)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Neoliberalismoaren ikurtzat hartzen den Erresuma Batuko Margaret Tatcher lehen ministro ohia presente izan zen aurkezpenean. 80ko hamarkadan mandatari britainiarrak kapitalismoak ez zuela alternatibarik esan zuen eta Iruñerritik eta Nafarroatik gogorarazi nahi diote baietz, badela alternatibarik eta datozen hilabeteetan frogatuko dutela.

2013an Baionan egin zen lehenbiziz Alternatiben Herria eta 2015ean Bilbon. Hirugarrenenean Iruñean izango da udaberriaren amaieran. Hilabeteetan lanean ari direla diote eta “Thatcherri, baina bereziki gure buruei eta auzokideei erakutsi eta irakatsiko dizkiegu dauzkagun alternatibak: bizitza duin eta anitzaren alde lan egiten duten sindikatuekin, herri mugimenduekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, ekonomia sozialeko kooperatibekin, espazio autogestionatuekin, edo aisialdia beste modu batera pentsatzen duten guneekin”.

Iruñeko Alde Zaharra izango da festagunearen ardatza eta, Bilbon bezala, jarduera sei auzo tematikoren bueltan antolatuko da: bizitza anitza eta duinak; auzoekonomia; arragoa, guztion hondarea; herriak eta lurra; burujabetza eta haurren errepublika. Ekimenean lan egin nahi duenak Alternatiben Herriaren webgunean topa dezake informazio gehiago eta haiekin harremanetan jartzeko modua.

Aurkezpena egin ondoren lanera batu ziren Iruñeko auzoetatik etorritako herritarak. (Arg.: Alternatiben Herria)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiben Herria Iruñean
2018-06-04 | Ahotsa.info
Eredu sozial berri bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi du Alternatiben Herriak Iruñean

Alternatiben Herrian esperientzia eta proiektu ezberdinak kaleratu ziren Iruñean larunbatean, Ahotsa.inforen erreportaje honetan ikusi daitekeen bezala. Antolatzaileen esanetan, larunbatean argi geratu zen alternatiba ugari direla eta posible dela beste mundu eraikitzea.


2018-06-01 | ARGIA
Alternatiben Herriak hamaika alternatiba erakutsi ditu Iruñean

Baionan egin zen Alternatiben Herriaren lehen ekitaldia 2013an. Bilbon errepikatu zen esperientzia 2015ean eta ekainaren 2an Nafarroaren txanda da: IIruñeko Alde Zaharrean ospatuko da eguna. Hantxe izango da ARGIA eta antolatutakoaren jarripena egingo dugu.

 


Amaia Zufia, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria
"Beste mundu bat eraiki dezakegula ideologikoki sinestea giltzarri da"

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria da. Iruñean jaio zen eta 28 urte bete berri ditu Zufiak. Bilgune feministako kide da eta, hortik egin du jauzi Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartara eta Alternatiben Herrira. Azken honek, baietzari indarra emateko,... [+]


Iruñea, Alternatiben herria
Bai Margaret, posible da

Klimaren hondamendia, hori da seguruenik gaur egungo krisi globalaren ondorio ikusgarriena. Donald Trumpen etorrerak brintzak sortu dituen arren, horren inguruko kontsentsua handia da: gure planetak sendabideak behar ditu. Euskal Herrian Baionan egin zen asmo horren aldeko lehen... [+]


Garesko Ermineta, energia burujabetzarantz
MULTIMEDIA - erreportajea

Abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratuz Gares herria energetikoki burujabe bihurtzea du helburua Garesko Ermineta proiektuak. Ekainaren 2an Iruñean izango den Alternatiben Herriko Burujabetza Auzoan Ermineta bezalako proiektu eraldatzaileak bilduko... [+]


Karrikiri elkartea
MULTIMEDIA - erreportajea

Duela 20 urte Iruñeko euskal komunitatea egituratu eta trinkotzeko asmoz sortu zen Karrikiri Elkartea eta Denda. Kultura globalizatu eta angloxajoia nagusi den mundu honetan alternatibak badirela aldarrikatzeko asmoz. Iruñeko Alternatiben Herriko kultura eta... [+]


Gure Sustraiak baserri eskola
MULTIMEDIA - erreportajea

Alternatiben Herria ekainaren 2an ospatuko da Iruñean, sistema kapitalistaren aurrean egunez egun eraikitzen ari diren alternatibak erakusteko. Ekimenean parte hartuko duen eragileetako bat Olloko Gure Sustraiak baserri eskola da. Proiektuari buruzko bideoa osatu dute... [+]


2018-04-25 | Etxalde
Martxan jarri dute Alternatiben Herria finantzatzeko diru-bilketa herrikoia

Ekainaren 2an, Iruñean, Alternatiben Herria egingo dugu. Egunean zehar, Iruñeako alde zaharra herri txiki bat bihurtuko dugu, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betez. Euskal Herrian zehar, nork bere herrian, auzoan, taldean… aurrera... [+]


2017-12-14 | ARGIA
Iruñean Alternatiben Herria antolatzeko deialdia egin dute

Iruñeko Katakrak liburudendan, asanblada irekia deitu dute ostegunean 18:00etan ekainaren 2an egin nahi duten Alternatiben Herria antolatzen hasteko.


2017-10-12 | Ahotsa.info
Hirugarrenez Alternatiben Herria antolatzeko urratsa eman dute Iruñean

2018ko Ekainaren 2an Iruñean ospatuko da Alternatiben Herriaren edizio berri bat. Sistema kapitalistaren aurrean Euskal Herrian dauden alternatibak erakusteko eta bide berriak jorratzeko balio duen ekimena izanen da.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, sendabelarrak koloreka. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!