Alternatiben Herriak hamaika alternatiba erakutsi ditu Iruñean

Zuzeneko jarraipena
  • Baionan egin zen Alternatiben Herriaren lehen ekitaldia 2013an. Bilbon errepikatu zen esperientzia 2015ean eta ekainaren 2an Nafarroaren txanda da: IIruñeko Alde Zaharrean ospatuko da eguna. Hantxe izango da ARGIA eta antolatutakoaren jarripena egingo dugu.

     


2018ko ekainaren 01an - 16:31
Gakoak
Gakorik ez dago oraindik.
Gakorik ez dago oraindik.
Argazkia: @anibalmeltor
Amiera ekitaldian hamaika zapalkuntzaren aurka agertu da Herrien Alternatiba

Amaiera ekitaldia festa giroan egin da ehunka pertsonaren aurrean. Alter Herriako antolatzaileek azpimarratu nahi izan dituzte gaur Iruñean erakutsitako alternatiba ugariak. Saretzeari eman diote garrantzia, besteak beste. Kalean hainbatetan entzun da gaurko eguna garrantzitsua dela, baina hilabete hauetan guztietan antolaketa lanean jositako harremanak ere hor direla, etorkizuna josten. Zapalkuntza guztien aurka agertu dira hizlariak eta Altsasuko gazteei elkartasuna agertu diete. Jendeak Altsasukoak  askatu egin du oihu orduan. Sei auzo tematikoetako kideak igo dira oholtzara eta Alternatibarik badela erakusten duen kartela osatu dute. Ondoren fanfarreak musika giroa barreiatu du Takoneran. Gauean kontzertuen txanda izango da.

 

Gazteak nagusi herrien burujabetzaren mahai-inguruan

Burujabetzaren auzoan, Errekoleta Plazan "Bost errezeta burujabetza prozesuetarako" mahaingurua egin da. Lur Albisu (EH), Sabino Cuadra (EH), Alexei Albu (Donbass), Ben Wray eta Rita Brugera (Katalunia) izan dira. Ekhiñe Atorrasagasti kazetaria aritu da aurkezle lanetan. Ehun bat pertsona edo gehiago ziren bertan eta gehienak gazteak.

Asiron alkateak konpromisoen bilduma sinatu du

Joseba Asiron Iruñeko alkatea Alternatiben Herrian ibili da goizean eta konpromisoen bilduma sinatu du.

Argazkia: @alterherria

 

Haurren Errepublika O plazan

Goiz osoan zehar han ibili dira haurrak atzera aurrera. Hainbat sormen gune zituzten eta haiek nahi zuten tokian aritzen ziren, marrazten, eskulanetan edo bestelakoetan, Ahotsa.infoko txio honetan ikus litekeen bezala.

 

Ekonomia soziala Geltokin bildu da

Iruñeko Autobus geltoki zaharrean bildu da alternatiba ekonomikoaren esparrua, besteak beste Olatukoop.

 

 

Ane Ablanedo: "Hezkuntzak ez du derrigorrezkotasunik behar"

San Frantzisko Eskolan eman du hitzaldia Ane Ablanedok, 30 lagunen aurrean: zer ez du behar eskolak? Hainbat kontu haipatu ditu, besteak beste derrigortasuna. "Inork ez du ikasten derrigortasunez eta hori baztertu beharko litzateke". Aipatu du, halaber, adin etengabe adin berdinekoak elkarrekin egotea eta ez nahastea gehiago adinak ez dela ona: "Adin berdinekoen artean lehiakortasun handiagoa bultzatzen da". Eta toxikoena: "Haurrei espektatiba gehiegi ematea, haiengandik asko espero dugula adieraztea". Haurrak ez direlako helduak, eta buru belarri saiatuko direlako guk eskatutakoa betetzen, eta hori haientzat ez delako ona.

Piparrika herri baratza auzo bizienetakoa

Jarauta kaleko Piparrika herri baratza izan da goiz osoan zehar une bizienetakoa eta ehunka lagun pasatu dira baratzetik, batzuetan zertan ari ziren ikusiz, eta beste hainbatetan tailerretan parte hartuz. Han ziren azaltzen kosposta nola egiten duten, balkoietarako landareak eskaintzen, gaztagintzan, txistorra eguzki-lapikoarekin egiten, xaboia egiteko tailerrean eta baita bizikleta konpontzeko tailerrean ere.

Kantuz ekimenak jendetza bildu du

Euskal Herri osotik etorrita, ehunka lagun ari dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan. @alterherriaren txio honetan ikusi daitekeen bezala San Frantzisko plaza, Arragoaren auzoa, bete dute.

 
 
Mikel Lakuntza (ELA): "Hainbat hilabetetan landu duguna ikusarazteko eskaparatea da hau"

ELA sindikatuko Nafarroako koordinatzaile Mitxel Lakuntza ere hasieko ekitaldian zegoen eta berari eskatu diogu ea zer espero duen egunaz.

 

Txupinazo eta guzti

 

Hasiera ekitaldia Takoneran

Amaia Zufia eta Pablo Llorentek eman diote hasiera Alternatiben Herriari Iruñeko Takonera parkean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako dozenaka kideren aurrean. Kapitalismoak baduela alternatibarik azpimarratu dute eta gaur iruñean horietako alternatiba asko ikusiko direla. Irekiera honetan auzo tematikoetako kideak igo dira eszenatokira eta aldaketarako konpromisoa adierazi dute.

Transkolore

Transkolore ekarri dugu gurera, trans pertsonen eskubideen alde lan egiten duen egitasmoa. Ekainaren 2an antolatu dugun Alternatiben Herriko “Bizitza anitzak eta duinak” auzoan sistema heteropatriarkal-kapitalista honek bazterrean utzi gaituzten pertsonak eta egitasmoak saretu eta ezagutzeko aukera izango duzu, eta besteak beste, Transkolore bezalako proiektuak ezagutzeko aukera izango duzu.

Bideo hau Alternatiben Herriaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Karrikiri, Iruñeko euskara elkartea

Bideo hau Alternatiben Herria-ren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Garesko Ermineta proiektua

Alternatiben Herriaren AUZOKOAK-en 3. saio honetara Garesko Ermineta proiektua ekarri dugu, zeinarekin abandonaturik zegoen zentral hidro-elektrikoa berreskuratzera doazen Gares herria energetikoki burujabea izan dadin. Eraldaketa sozialerako burujabetzan sakondu beharra dago eta ekainaren 2an Iruñean ospatuko dugun Alternatiben Herriko Burujabetza Auzoan Ermineta bezalako proiektu eraldatzaileak topatuko dituzu!

Alternatiben Herriaren webguneak argitaratu du bideo hau eta CC by-sa lizentzia medio ekarri dugu ARGIAra

Gazteen ikuspuntua

Bideo hau Topatu-k argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Manifestua

" Urte batzuk pasa dira, eta Neoliberalismoaren propagandak “errekuperazioa” du hizpide, herrien eta biosferaren egoera gero eta okerragoa denean, eta prekarietatea gero eta gehiago zabaltzen ari denean. Errefuxatuen aurkako Apartheidak argi erakusten du sistemaren perbertsioa: pertsonen eskubideak jaiotzen diren tokiaren araberakoak dira, edo dauzkaten ondasunen araberakoak. Europara beste kontinenteetako errekurtsoak ekartzen diren bitartean, pertsonei mugak ezartzen zaizkie. Aberastasun handienak gero eta handiagoak dira. Desertifikazioa, aldaketa klimatikoa eta baliabideen agortzea gero eta larriagoak dira Kapitalismo bortitz honetan".

Hemen irakur daiteke manifestu osoa

"Bai Margaret, posible da" erreportaia

Erreportai honetan hainbat gai jorratzen dira, besteak beste, Alternatiben Herria zer den eta nondik datorren, hainbat ekimenen berri ere ematen da eta Iruñeko Alde Zaharrean izango den egitarauaren berri ematen da, zer eta non egongo den azalduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiben Herria Iruñean
2018-06-04 | Ahotsa.info
Eredu sozial berri bat posible eta beharrezkoa dela erakutsi du Alternatiben Herriak Iruñean

Alternatiben Herrian esperientzia eta proiektu ezberdinak kaleratu ziren Iruñean larunbatean, Ahotsa.inforen erreportaje honetan ikusi daitekeen bezala. Antolatzaileen esanetan, larunbatean argi geratu zen alternatiba ugari direla eta posible dela beste mundu eraikitzea.


Iruñea, Alternatiben herria
Bai Margaret, posible da

Klimaren hondamendia, hori da seguruenik gaur egungo krisi globalaren ondorio ikusgarriena. Donald Trumpen etorrerak brintzak sortu dituen arren, horren inguruko kontsentsua handia da: gure planetak sendabideak behar ditu. Euskal Herrian Baionan egin zen asmo horren aldeko lehen... [+]


Amaia Zufia, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria
"Beste mundu bat eraiki dezakegula ideologikoki sinestea giltzarri da"

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkaria da. Iruñean jaio zen eta 28 urte bete berri ditu Zufiak. Bilgune feministako kide da eta, hortik egin du jauzi Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartara eta Alternatiben Herrira. Azken honek, baietzari indarra emateko,... [+]


Eguneraketa berriak daude