Donostiako Gros auzoko Saretxe etxebizitza sindikatuak komunitateetan alokairu turistiko gehiago ezartzea debekatzeko gida aurkeztu du prentsaurrekoan. Azaldu dute auzoko bizilagun komunitate batzuk jada ezarri dutela debekua, edo horretan dabiltzala. Gros da hain zuzen Donostian halako alokairu gehien dituen auzoetako bat.
Azaldu dute gida kaleratu aurretik eta haiekin elkarlanean jada bost komunitatek ezarri dutela debekua, eta agerraldia amaitu eta berehala bizilagun bat gerturatu zaie galdezka asmo berarekin. Salatu dute azken urteetan pisu turistikoen presentzia handitu egin dela Gros auzoan, eta “ondorio larriak” ekarri dituela auzokideentzat.
Hala, sindikatuko kideek auzokideei “tresna” bat eskaini die haien portaletan etxebizitza turistikoak mugatzeko pausu gutxi batzuetan: bizilagunen bileran debekua gai ordenean jarri; puntua bozkatu; etxejabeen 3/5ak onartzen badu, erabakia aktan jaso eta komunikatu. Pausu horiek jarraituta, Jabetza Horizontalaren Legeko 17.12 artikuluaren babespean, eraikinean etxebizitza turistiko gehiago jarri ahal izatea debekatuta geratzen da. Neurri horrek ez die eragiten jada eraikinean dauden alokairu turistikoei, horregatik, eraikinean halako pisurik ezarri aurretik egitea gomendatzen dute. Jada halakorik balego, iradoki dute etxejabeen gehiengoaren babesarekin etxebizitza turistikoei komunitateko kuotak igotzeko aukera dagoela.
Donostia New York baino garestiago
Soilik Airbnb plataformaren bidez 295 etxebizitza eskaintzen dira Grosen, eta Erdialdea eta Alde Zaharrarekin, plataformak hiri osoan duen eskaintzaren %65 biltzen dute. Gainera, pandemiaz geroztik etengabe gora egiten ari da eskaintza. Baina negozio hori ez dago denen eskura: New York, Paris edo Bartzelonan baino garestiagoa da Donostian Airbnb plataformaren bidez gau bat pasatzea. Hala dio duela gutxi Haritik Tiraka geografoen kolektiboak argitaratutako ikerketa batek.
Pisu turistikoen eragina auzoetan
Saretxek salatu du alokairu mota horrek ondorio larriak dituela auzokideentzat, “pisu turistikoen presentziak auzokideen egunerokotasuna baldintzatu egiten du”. Aipatu dute, esaterako, alokairuen garestitzea eta auzokideak auzotik joan behar izatea; aipatutako ikerketaren arabera, 2017ko apiriletik 2022ko irailera bitartean %23,26 igo da alokairu arrunten prezioa, metro karratuko 12,9 eurotik 15,9 eurora. Horrekin lotuta, Grosen eskaintzen diren alokairu turistikoak gora egin dute azken urteetan; baina kontrara, auzo horrek biztanleriaren %12,82 galdu du 2000 eta 2020 bitartean.
Horren aurrean, Saretxeko kideek esan dute gertakariok “ez direla ausazkoak eta klase interes zehatz batzuei erantzuten dietela”. Azpimarratu dute haien eginbeharretako bat kapitalari “espazioak irabaztea” dela, bai eta prozesu horretan “artikulatzen den komunitate politikoaren garrantzia”.
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Ostegunean, 09:00etarako, Burlatako San Frantzisko kaleko 6. zenbakian jarri dute hitzordua Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko PAHk.
Alde Zaharreko bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, Mazabi funts putrearen jarduera salatu eta etxebizitzak lehentasunez bizitzeko izan behar dutela aldarrikatu zuten. Pasa den irailaren 30ean egindako agerraldian bi mezu nagusi helarazi zituzten, bata... [+]
Nahi dugun etxebizitza izeneko topaketak egiten zituzten bitartean zenbait kolektibok protesta egin zuten: "Nahi dugun baina eskuragarri ez dugun etxebizitzak solasten ari dira", salatu zuten. Ohartarazi dute gutxienez sei familia ari direla kalean bizirauten:... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]