Alemanian asilo eskaeradunentzat eraikitako etxe bati su eman diote

  • Astelehen goizaldean Alemaniako Weissach herrian errefuxiatu etxe bati su eman diote. Asteburuan herrialde germaniarreko ekialdeko Hildenau herrian istilu larriak izan dira NPD alderdi neonaziak errefuxiatu etxeen aurka antolatutako manifestazioan.


2015eko abuztuaren 24an - 10:57
Urtea hasi zenetik 200 eraso inguru jaso dituzte Alemanian bizi diren errefuxiatuek (Argazkia: @alauraschneider)

Larunbat arratsaldean supermerkatu abandonatu batean duela bi urte eta erditik baldintza oso kaxkarretan bizi diren 250 asilo eskaeradunen aurka jo dute neonaziek.

Protestetan nazi sinbologia zeramaten 600 pertsona bildu dira Junge Welt egunkari alemaniarraren arabera. Poliziak iritsi direnean harria, botila eta suziriekin erasotu dituzte. Hauek kezko bonba eta piperbeltz sprayarekin erantzun diete. Istiluetan 31 polizia zauritu dira eta bi pertsona atxilotu dituzte.

Alderdi neonazien indarra Alemania ekialdean handiagoa da mendebaldean baino. 2014. urteko hauteskundeetan NPD alderdiak bozen %7,5 jaso zituen erasoa gertatu den Hidenau herrian.

Errefuxiatuen aurkako erasoen 23. urteurrena

Asteburuan bete da Alemaniako Rostock hiriko errefuxiatu etxearen aurkako erasoaren 23. Urteurrena. 1992ko abuztuaren 22ko asteburuan ehunka lagunek molotov koktelak jaurti zituzten asilo eskaeradunen etxe baten aurka. Etxeak su hartu zuen eta hamarnaka lagun larri zauritu ziren. 3.000 pertsona inguruk erasoa txalotu egin zuten. Gertaera horrek asiloaren inguruko eztabaida zabaldu zuen gizartean.

Erasoaren inguruko bideoa:

Grezia eta Mazedoniaren arteko mugan istiluak

Asteburuan irudi gogorrak ikusi dira Grezia eta Mazedoniaren arteko Gevgelijako mugan.

5.000 lagun inguru mugan pilatzen ari dira, eta jendez betetako autobusek jendea garraiatzen jarraitzen dute, greziar autoritateen arabera

Mazedoniako Gobernuak larrialdi egoera deklaratu zuen ostegunean eta ostiralean poliziak muga itxi zuen. Egoera tamalgarria da, eta dagoeneko zenbait umek beraien gurasoak galdu dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude