Albertia eguna 2019, 49 urte oroimen historikoa ahanzturatik berreskuratzen

  • Duela jada 49 urte, egun Estatuak legez kanpo jarritako EAE-ANV alderdi historikoaren militanteen talde txiki batek, klandestinitate betean, Albertia Eguna ospatzen hasi zen. Orduan, egun Oroimen Historikoa deitzen duguna ez zen existitzen. Are gutxiago hurrengo urtetan, post-frankismoaren Erreforma politikoaren urtetan.


2019ko uztailaren 03an - 09:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sasoi haietan alderdi nagusiek “elkar adiskidetze” eta “Trantsizio demokratikoaren” izenean  Frankismoaren Gizateriaren aurkako krimenak eta hamarkadetako estatu terrorismoa ahaztu zituzten. Are gehiago, gizarteari ahaztarazi zizkioten euren interes politikoen izenean, Frankismoak erabat baldintzatutako ordenu berrian beraiek leku bat eduki ahal izateko. Justizia eskatzen jarraituz eta inpunitate eta ahanztura irentsi ez zituztenak “bakearen etsaiak” eta “iluminatu politiko erradikalak” izendatu zituzten. Frankismoaren aparatu guztiak, armada, polizia, judikatura, hedabideak, politikari faxistak, … demokraziaren zaintzaileak bilakatu ziren. Soilik ezker abertzaleko borrokak mantendu zuen hainbat hamarkadetan Euskal Herrian Frankismoaren zigorgabetasunaren  kontrako bandera zutik.

Albertia Egunean, gatazka hartan hilak edo zaurituak suertatu ziren EAE-ANVko ehunka gudarien oroimena gorde da, baita haien kontra frankistek burututako zenbait bidegabekeria eta gerra krimenak. Baina aldi berean haien borrokaren zentzu eta zergatia gogoratu dira urtero. Haien ideologia eta helburu politikoak. Euskal Herriko errepublika batu, burujabe eta sozialista bat. Europako, munduko zein iberiar herriekin senidetuta, alderdiak gerra hasi baino hilabete pare bat lehenago onartutako programa politikoan ondo zehaztuta.

Aurten ere gogora ekarri nahi izan dugu EAE-ANVko militanteen parte hartze garrantzitsua Frantzian Nazien kontra borrokatu zuen Gernika Batailoia. Bereziki Kepa Ordokiren irudia. Batailoiko komandantea eta EAE-ANVko militantea, nahiz eta batzuek azken hau etengabe ezkutatzen edo gutxiesten saiatu diren. Antza Ordokiren militantzia ezkertiar eta abertzalea ez erosoa egiten zaielako. Horretan nagusi, esate baterako, EAJ-PNVren bultzadaz Batailoiaren inguruan bururatutako hainbat ekimen, EITBk diru publikoarekin ordaindutako erreportaje berezia barne.

Zeren eta deigarria izan arren, gaur egun Oroimen Historikoa Frankismoaren zigorgabetasuna ezarri zuten alderdien propaganda politikorako tresna bilakatu da neurri handi batean. 1977ko frankisten krimenentzako amnistiaren legea onartu zuten PSOE eta EAJ-PNVk Oroimen Historikoaren ekitaldi instituzionaletan nagusi agertzen dira. Erabat mezu nahasiak botaz eta kasu askotan, duela gutxi Artxandako bataila oroitzeko ekitaldian bezala, Hainbat taldeen arteko Oroimen Historikoaren ekitaldirekin zer ikusirik ez zeuzkaten mezu alderdikoiak botatzeko plataforma gisa.

Frankismoaren zigorgabetasunaren oinarria eta beraz Genozidio frankistaren eta estatu terrorismoaren biktimek Egia, Justizia, Erreparazio eta Berriro ez Gertatzeko Bermeak ez izateko arduradunak beraiek dira. Legeak aldatzeko Espainiako Parlamentuan gehiengo bat izanik, “Amai puntu lege” (Ley de punto final) guztiak mantentzen dituztelako.

Apala izan arren, beharrezkoak dira Albertia Eguna bezalako ekitaldiak Oroimen Historikoa batzuek sartu duten nahasmendu eta itxurakeria putzuan argi izpi batzuk botatzeko. Komunikabide nagusien boikota ziur dugu, gure mezua erosoa ez delako, baina hainbat lagunek berriro zutituko dugu hildako EAE-ANVko ehunka gudari eta militanteen ideien bandera.

Eusko Lurra Fundazioak antolatutako ekitaldi apal hau, ezker abertzaleko ehunka militante erori ziren Albertia Mendiko tontor eta magalean, Oroimen Historikoa haien ideien aldeko borroka tresna bezala aldarrikatuko du.

Albertiako tontorrean ikusiko gara hurrengo uztailak 7an.

( Alberto Muñoz Zufia ere artikulu honen sinatzailea da)


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude