Alarma-egoera ez luzatzeko aukera mahaigaineratu du Pedro Sanchezek

  • Espainiako Gobernuaren aurreikuspenak betez gero, alarma-egoera maiatzaren 9an indargabetuko litzateke. Horretarako, txertaketa masiboan jarri du esperantza Sanchezek. Urkullu desados agertu da Espainiako gobernuburuak egindako adierazpenekin.


2021eko apirilaren 07an - 11:22
(Argazkia: Espainiako Gobernua)

Asteartean egindako adierazpenetan, alarma-egoera ez luzatzeko aukeraz mintzatu da Espainiako Gobernuko presidentea. Hala izan dadin, ezinbestekotzat jo du txertaketa masiboari dagokionez Espainiako Osasun Ministerioaren aurreikuspenak betetzea eta kutsatzeen berragertzeak ekiditea. Laugarren olatu bat ekidin eta ezohiko egoera deuseztatzeko esperantzak txertaketan jarri ditu Sanchezek.

Aipatu aurreikuspenen arabera, maiatzaren lehen asterako Espainiako Estatuko 3 milioi biztanle egon beharko lirateke txertatuta, ekainerako 10 milioi izanik txertoa jasotakoen kopurua, eta 33 milioikoa abuztuan; abuztuan txertatutakoen zifra hori izanez gero, estatuko biztanleriaren %70a barnebilduko luke.

Alarma-egoera gehiago ez luzatzeak berekin ekarriko luke herritarrei ukatu zaizkien hainbat oinarrizko eskubide gehiago ez ukatzea, mugikortasun librea kasu, eta etxeratze agindua indargabetzea. Autonomia-erkidegoen arteko mugikortasunak ez luke mugarik, nahiz eta erkidego bakoitzak eskumena izango lukeen bere baitako eskualde eta udalerrien arteko mugikortasuna arautzeko.

Gauzak hala garatu daitezen, farmazialariek beren konpromisoak betetzea eta giza baliabideak optimizatzea ezinbestekotzat jo du txertaketa planaren parte den Erizaintza eta Txerto Elkarteko Jose Antonio Forcadak, eta helburu hori lortzera bidean osasun langileen jai egunak jarri ditu airean: “Posible da dosi denak behar bezala jasoz gero, ondo antolatuz gero, eta pertsonala prestatuz gero. Jai egunetan eta zubietan ixteaz ahazten bagara (…) Ixten den igande bakoitzeko 400.000 dosi jarri gabe geratzen dira, eta hamar igande txertatu gabeko 4 milioi herritar dira”, egindu irakurketa ElDiario.es-ek jaso duenez.

Alabaina, Forcadak onartu du AstraZeneca txertoaren gainean egindako segurtasun analisiak eragina izan dezakeela txertaketan.

Urkullu, desados

Iñigo Urkullu lehendakariak desadostasuna agertu du Sanchezen adierazpenen aurrean, iritzirik hark plazaratutakoak ez direla autonomia-erkidegoekin batera onartuak izan. Intzidentzia tasa hainbeste jaitsiko ote den zalantzan jarri du, baita txertaketa hain aurreratua egongo ote den ere. Egun, EAEko kutsatze tasak Espainiako Estatuko bataz bestekoa bikoizten du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude