Aitor Elizegi, Athleticeko presidente berria

  • Parte-hartzea %46koa izan da. 86 bozen aldearekin, taldearen historiako 32. presidentea izango da.


2018ko abenduaren 28an - 11:10

Aitor Elizegi bilbotarra izango da Athleticeko presidente berria, 9.264 bazkideek hala nahi izanda –deituta zeudenen %46ak bozkatu du–. Aldaketaren alde bozkatu dute, beraz, afizionatu zuri-gorriek.

Josu Urrutia orain arteko presidentearen segida hartzeko faboritoa uste zen Alberto Uribe-Etxebarria beste hautagaia bigarrena geratu da. Dena dela, ustekabez bada ere, 86 bozen aldearekin gailendu zitzaion Elizegi.

Sukaldari ohia eta egungo Bilbao Dendak-eko zuzendaria da Aitor Elizegi. Euskaraz ez da sukaldean bezain ondo aritzen, baina moldatzen da –euskaraz hasi zuen emaitzak publiko egin ondoreko prentsaurrekoa–. 30 urte daramatza Athleticeko bazkide gisa, eta adierazi zuen bezala, maite du talde zuri-gorria. Dena dela, Bilbao Dendak-eko zuzendari izaten jarraituko duela jakinarazi zuen, gutxienez 2019ra bitarte: “Ez dut nahi jendeak pentsatzea gauza bat bestearekin aldatzen dudanik. Izan ere, ezin da Bilborik izan Athletic gabe, baina ezta dendarik eta merkataritzarik gabe ere”.

Aurkeztu ala ez zalantzak izan zituen arren, prest ikusten du bere burua: “Garai aproposa da: fresko eta sasoiko ikusten dut neure burua, eta lantalde ezin hobeak inguratuta”. Bestalde, hauteskunde kanpainari buruz ere hitz egin zuen. Josu Urrutia eta Alberto Uribe-Etxebarriaren jarrera salatu zuen, “berdintasunean” ez direla lehiatu esanaz. Batik bat, ekonomikoki: “Urrutiak Uribe-Etxebarria finantzatu du”. Dena dela, taldearen kirol egoerari buruz mintzatu da gehienbat, “hobetzeko asko” baitago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Athletic
2023-01-27 | Gedar
3.000 euroko isunak, San Mamesen erakutsitako Donetskeko bandera baten harira

Iazko urrian, pertsona bat kanporatu zuten Bilboko futbol zelaitik, Donetskeko bandera eramateagatik; elkartasunez, San Mamesetik alde egin zuten hainbat lagunek. Orain, hainbati jakinarazi diete 3.000 euroko isunak ezarri dizkietela, baita urtebetez kirol guneetara sartzeko... [+]


Euskaldunen aurkako irainak, ikur naziak eta Intxaurrondoko torturei erreferentzia Ukrainako misiletan

Asteburuan Athleticeko zaletu batzuek salatu zuten Donetskeko errepublikako bandera kendu ziela Ertzaintzak. Albiste horren harira adierazpen ugari egin dituzte eragileek, eta tartean Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi du "une honetan Errusiaren aldeko bandera bat... [+]


Eguneraketa berriak daude