Aita Mari ontziak itsasoratzeko baimena lortu du, baina erreskateak egitea galarazi diote Madrildik

  • Atunontzi izan zenak Mediterraneo itsasora bidaiatuko du, Grezian dauden errefuxiatuei sustengua eta laguntza eskaintzeko.


2019ko urriaren 10ean - 15:20
Aita Mari itsasontzia. Irudia: SMH
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gobernuz kanpoko SMH erakundeak (Itsas Laguntza Humanitarioa) adierazi duenez, urriaren 16an aterako da itsasontzia Pasaiako portutik. Zazpi tonako kargamentua eramango dute Aita Marin joango diren hamabost bat pertsonak. Gehienbat arropak eramango dituzte, berokiak eta negurako oinetakoak, datozen hilabeteetan errefuxiatuek jasan beharko duten klimari aurre egiteko. Horrez gain, neguetara egokitzen diren kanpin dendak eramango dituzte.

SMHk salatu du Espainiako Estatuko Gobernuak baimena ematen “asko luzatu” izana. Irailaren 12tik zeuden Aita Mari itsasoratu ahal izateko baimena itxaroten. Iñigo Mijangos SMHko lehendakariak baimena “zurruna” dela esan du, eta gaineratu du ez dela “Aita Marik erreskate lanak egiteko jasotzen duen lehen debekua”. Hori bai, azaldu du “ustekabeko erreskateak egiteko baimena” duela itsasontziak.

Itsasontziak Siziliaraino (Italia) geratu gabe joan beharko du, eta behin handik Greziara bidaiatu ahalko du, Quios uhartean kokatuta duen egoitzaraino. Gaur egun, Egeo itsasoko irletan 31.400 pertsona daude errefuxiatuen kontzentrazio-esparruetan, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritza erakundeak urriaren lehen astean jakinarazi zuenez.


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...