Argentinako Abuelas de Plaza de Mayok aurkitu du diktaduran lapurtutako 140. biloba

  • Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.


2025eko uztailaren 08an - 10:12
Azken eguneraketa: 13:19
140. biloba aurkitzearen iragarpena. Abuelas de Plaza de Mayo
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Raúl Metz eta Graciela Romero dira seme lapurtuaren gurasoak; bahituak izan ziren 1976an, Graciela haurdun zegoelarik. Argentinako Neuquén hiriko "La Escuelita" egoitza klandestinoan torturatu zituzten, eta beste leku batera lekualdatu, torturapean jarraitzeko. 1977ko urtarrilean, Raúl aita zentrotik atera zuten, eta oraindik desagertuta dago. Gracielak 1977ko apirilean erditu zuen lapurtuko zioten umea.

Raúl eta Gracielak aurretik izan zuten alaba bat, Adriana, bere aiton-amonekin geratu zena, babesean. Nebaren eta gurasoen bila aritu da aspalditxotik. 2009an, Adrianak interneten blog bat ireki zuen, "Poncho de lana" izenekoa, eta bere neba galduari zuzenduta idazten zuen nor zen, nebaren bila eta bere zain zegoela. Adrianak desagertutako pertsona askoren bilaketan hartu zuen parte, argi baitzeukan pertsona guztiak bilatzen bere neba aurkituko zuela.

Horrela gertatu zen: Abuelas de Plaza de Mayok informazio anonimoa jaso eta ikerketa abiarazi zuen. Beharrezko dokumentazioa batu eta bilobarekin kontaktuan jarri ziren, DNA probak egin eta Adrianaren lapurtutako neba zela egiaztatu zuten.

Gero eta oztopo instituzional gehiago

Argentinako egungo presidente Javier Mileiren gobernuaren partetik murrizketa handiak izan dira, kasu horren identifikazioa ahalbidetu duen BNDG organismoak pairatu dituenak kasu. 2024an Identitate Eskubidearen aldeko Batzorde Nazionala (Conadi) kendu zuen Argentinako Gobernuak, 2004an sortuta, eta diktadura militarrean lapurtutako haurrak aurkitzeko artxiboak zituenak.

Estatu terrorismoaren garaian lapurtutako 300 biloba oraindik falta direla adierazi du Abuelas de Plaza de Mayok, eta egiaren alde borrokatzen jarraituko dutela esan dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lapurtutako haurrak
1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

1936ko Gerran milaka haurrek Euskal Herria utzi behar izan zuten faxisten bonbetatik ihes egiteko. Frantzia, Katalunia, Belgika, Erresuma Batua, Sobietar Batasuna eta Amerikako herrialdeetara joandako horien historia jasotzeko zeregin erraldoiari ekin dio Intxorta 1937... [+]


“Administrazioak umeak lapurtu dizkigu”

Hainbat gurasoren garrasia da, minez eta amorruz betea: seme-alabak kendu dizkiela administrazioak, haiek behar bezala zaintzeko kapaz ez direla iritzita. Salatu dute arinkeriaz eta gehiegikeriaz jokatzen dutela teknikariek, txostenak puztuz eta desitxuratuz, bermerik ez duen... [+]


2017-02-10 | Baleike
“Gure haurra bizirik lapurtu bazuten, bizimodu ona eraman izana espero dut”

Gipuzkoako Audientzia Probintzialak lehen aldiz haur lapurtuen inguruko kasu bat irekitzea hobetsi du: Carlota Dominguezen gurasoei kendu zieten haurraren kasua, hain zuzen ere.


Eguneraketa berriak daude