Absolbitu egin dituzte Grezian errefuxiatuak erreskatatzeagatik epaitutako suhiltzaileak


2018ko maiatzaren 8an - 12:26
Epaitutako suhiltzaileak epaiketaren ostean (María Iglesias)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mediterraneo itsasoan errefuxiatuei laguntzeko egindako lanagatik hamar urteko espetxe zigorra eskatzen zieten Manuel Blanco, Julio Latorre eta Quique Rodríguez suhiltzaile andaluziarrei. Greziako autoritateek pertsonen trafiko ilegala saiakera mailan delitua egozten zieten. 2016ko urtarrilean atxilotu zituzten Lesbos irlan, Proemaid (Professional Emergency Aid) elkartearekin errefuxiatuei laguntzeko erreskate lanak egiten zebiltzan bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude