Abian da gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina

  • Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak, ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.

KEMeko kideen protesta Bilboko kuartel militarraren aurrean. Argazkia: KEM
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko apirilaren 5ean - 11:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteartean hasi dira gerra finantzatzeko onartzen den gastu neurrigabea salatzeko ekintzak. Hain zuzen ere, astearte goizean hainbat aktibistek ekintzekin hasi dira ‘Gastu militarrik ez’ lemapean.

Mobilizazioek estatuak gastu militarrean xahutzen duen dirutza salatzea dute helburu. Hala, 2023rako, estatuaren gastu militarra 48.800 milioi eurotik gorakoa izango dela kalkulatzen da; kopuru hori BPGren % 4ra hurbiltzen da eta 1.051 euroko gastua da pertsona bakoitzeko.

Mobilizazioarekin eragozpen fiskalaren kanpainarekin bat egiteko gonbita egin dute manifestariek. Hain zuzen ere, zergen zati bat ordaintzeari uko egitera eta diru kopuru hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025eko urtarrilaren 22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

Eguneraketa berriak daude