A9ko kontsulta debekatu du Espainiako Konstituzio Auzitegiak

  • Gobernuak  azaroaren 9ko galdeketaren aurka jarritako bigarren helegitea bideratzea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak, eta beraz, automatikoki bertan behera utzi du ekimena El Mundok argitaratu duenez.


2014ko azaroaren 4an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Azaroaren 9ko galdeketa aldarrikatzeko kontzentrazioa Bartzelonako Sant Jaume plazan. (Argazkia: Enric Català/ www.eldiario.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rajoyren Gobernuak ostiralean erabaki zuen helegitea aurkeztea. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak azaldu duenez “Ongizate Estatua bermatu eta demokrazia babesteko”.

Bigarren helegitea

Espainiako Gobernuak azaroaren 9ko galdeketa galarazteko jartzen duen bigarren helegitea da.

Aurretik, Kataluniako parlamentuak onartutako Kontsulten Legearen eta hau aurrera eramateko ateratako dekretuaren aurka egin zuen. Lehenengo kontsulta legea bertan behera geratu zen irailaren 29an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!