88,9 milioi euroko diru-sorta adostu dute Elkarrekin-Podemosek eta Jaurlaritzak 2020rako

  • 2020koak eta hurrengo urteetarakoak kontuan hartuta 200 milioi euroko diru-saila adostu dute Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak.


2019ko abenduaren 09an - 13:51
Ezkerrean Pedro Azpiazu Ogasun sailburua eta Lander Martínez Elkarrekin-Podemoseko bozeramailea. Argazkia: Juanan Ruiz / Foku.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurrekontuetan abstenitu egingo dira koalizioko bi alderdi politiko, Podemos eta Equo. Dena dela, biek haien militanteei galdetuko diete ea ados diren egindako itunarekin. Aurrekontuak luzatzea nahi duten ala lortutako hobekuntzak biltzen dituen aurrekontuak onartzen dituzten galdetuko diete. Ezker Anitzak, koalizioko beste alderdiak, ezezko botoa emango du.

2020an ia 89 milioi euro zertarako erabili erabakiko du Elkarrekin-Podemosek eta 112,6 milioi euro hurrengo urteetan. Lander Martínez Elkarrekin-Podemoseko bozeramaileak adierazi duenez, “akordioak balioko du hurrengo krisi ekonomikoaren aurrean ezkutu gisa egiteko eta familiak, enpresak eta gazteak babesteko”.

Martínezek esan du, diru-saila, besteak beste, diru sarrerak bermatzeko errenta %4 igotzeko baliatuko dutela eta Haurreskolak partzuergo publikoko eskoletako matrikulazioen prezioak %10 jaisteko.


Eguneraketa berriak daude