30.000 manifestari asturieraren ofizialtasunaren alde

  • Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak antolatu zuen manifestazioa, larunbatean, Oviedon (Asturias). Asturieraren ofizialtasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek.

Larunbateko manifestazioa. Argazkia: Xunta pola Defensa de la Llingua Asturiana

2021eko urriaren 18an - 14:57
Azken eguneraketa: 18:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hizkuntza eskubideen berdintasuna eta ondare linguistikoaren defentsa egitera deitu zituen asturiarrak Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak. Joan den larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua, Oviedoko kaleetan zehar. Sindikatu nagusienek eta alderdi politiko askok babestu zuten mobilizazioa, besteak beste Asturiasko gobernuan dagoen PSOEk.

Egun indarrean dagoen legediak asturieraren erabilera bultzatzea kontuan hartzen badu ere nahikoa ez dela aldarrikatu eta ofizialtasun osoagoa eskatu zuten, katalanak, galegoak eta euskarak dutenaren antzekoa. 30.000 lagun elkartu ziren manifestazio jendetsuan.

Hona hemen Hamaika Telebistaren bideoa:

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.