“30 urte” oholtza gainean islatuta

  • “30 urte” diska aurkeztu zuen aurreko larunbatean Gasteizko Gaztetxeak, grabaketan parte hartu duten talde ezberdinek kontzertu txikiak eskainiz. Apirilaren 28an Prudentzi Eguna ospatuko dute Alde Zahar osoan barrena.

     

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 24an - 08:57
Arg: Iñigo Perez Picaso
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Gaztetxearen 30.urteurrenak badu diska. Talde lokal ezberdinek egin dute posible lan hau eta hauetako batzuek kontzertu txikiak eskaini zituzten aurreko apirilaren 21ean muinoko etxean: PiztuPunk, Ni Yuta Ni Tuya, Indarrap, Bidelapurrak, Garraxika, Trikoma… Bertaratutakoek urteurreneko diska eraman zuten opari gisa etxera; soberan geratutakoak salgai jarriko ditu Gaztetxeak.

Apirilaren 28an, larunbatean, Prudentzi Eguna ospatuko dute, urtemugaren egun berdinean. Ekitaldiak ez dira muinoko etxera mugatuko eta kontzertuak, bazkaria… egongo dira alde zahar guztian zehar. Bazkarirako azken tiketak Hala Bedi Tabernan daude eskuragai.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentzari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude