24 orduan 560 udal eta 16.000 boluntario erreferenduma gauzatzeko

  • 947 udaletatik 560 baino gehiagok sustatuko dute urriaren 1eko erreferenduma, lokal publikoak utziz, besteak beste. 16.000 pertsonak ere laguntzeko izena eman dute referendum.cat webgunean, lehen 24 orduetan.


2017ko irailaren 8an - 11:25
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Kereila tsunamien aurrean demokrazia tsunamia” izaten ari dela dio Puigdemont presidentak. Izan ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetu egin du erreferendum legea, Mariano Rajoyren gobernuaren lau helegiteak onartuta.

Auzitegiak erreferendumarekin kolaboratzeko eskatuz gutuna igorri die Kataluniako 947ko alkateei, baita Mossoei, Generalitat-eko karguei eta TV3 eta Catalunya Ràdio hedabide publikoei ere. Horren arabera, funtzionario publikoek ezingo dute parte hartu urriaren bateko prestakuntzan.

Boto paper eta hautetsontziekin hilabeteak daramatzate hika-mikan unionistek. Azken lagina ostegunean izan da, Guardia Zibila Tarragonako inprimategi batera joan eta langileen autoak miatu zituen, han boto paperak inprimatzen ari zirelakoan. CUPeko hainbat ordezkari bertaratu dira eta beraiek inprimatutakoak eman dizkiete Guardia Zibilei, langileak bakean utz ditzaten eskatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude