200.000 emakumek bete dituzte kaleak M8an

  • “Historikoa”. Hitz hori erabili du mugimendu feministak atzokoa deskribatzeko. Historikoa, aurrekaririk gabekoa eta “aurreikuspen baikorrenak” gainditu dituena. Hitzek bainoago, argazkiek hitz egin zuten atzo, eta borroka feministak lortutako “garaipen” hau etorkizunean gogoratuko dela iragarri dute mugimendu feministako kideek.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko martxoaren 09a
Donostiako M8ko irudia (Arg: Dani Blanco)

Atzoko egunak utzitako datuak ez dira zehatzak, baina Gara egunkariak egindako kalkuluak orientatiboak izan daitezke: eguerdian 70.000 emakume bildu ziren Euskal Herriko hiriburuetan. Arratsaldeko hiriburuetako mobilizazioetara 100.000 pertsonatik gora batu ziren, eta zifra horri gainontzeko herri-hirietako manifestariak batuz, 200.000 emakume baino gehiagok egin zuten protesta M8ko greba feministaren egunean, goiz eta arratsalde.

Hiriei begira, Bilbon ziren pertsona gehien: 30.000 goizean eta 50.000 baino gehiago arratsaldean, Garak jaso duenez. Iruñean, 12.000 emakume batu ziren goizean eta 17.000 arratsaldean; Donostian 11.000 goizean eta 17.000 iluntzean; Baionan 500 bildu ziren; eta Gasteizen, goizean 10.000 emakumek hartu zituzten kaleak, arratsaldean, 15.000ak.

Soldatapeko lanetako grebaren jarraipenaren datuak ere eman ditu Garak. EAEri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak esan zuen grebak %21,29ko jarraipena izan zuela Administrazio Orokorrean, baina egun osoko greba barik planto egin zuten emakumeak zenbatuz gero, %31,3k egin zuten lau orduko lanuztea. Osakidetzan, %11,8k egin zuen greba, zerbitzu minimoak kontuak hartu gabe. Hezkuntzan, orokorrean, jarraipena %22koa izan zen, eta Haur-eskolek %43,46ra igo zuten zifra. Donostiako Ibaeta kanpusetik atera zen ikasle blokeak, kasurako, erakutsi zuen hezkuntzan grebaren jarraipen arrakastatsua egin zela.

Greba produktibora gain, mugimendu feministak zaintza eta kontsumo grebara deitu zuen. Hauek ezin zenbatetsi, baina eragina izan zuten. Balkoietan ikus zitezkeen mantalak zintzilik, eta kontsumo grebak tentsio momentu batzuk ere eragin zituen. Eibarren, adibidez, emakume talde bat El Corte Inglésera saltokiak ixteko eskatzera sartu zirenean, merkatalguneko ateak itxi eta ordubete pasa bertan egonarazi zituzten. Bi emakume identifikatu zituzten.

Goizean bete-bete agertu ziren herri-hiriak, baina arratsaldeko mobilizazioetan eztanda egin zuten. Donostia eta Irunen, manifestazioak hain izan ziren jendetsuak, ezen lehenengo pankartak azken manifestariarekin topo egin baitzuen. Irunen, izan ere, sekula ikusi gabeko emakume saldoa atera zen kalera: 8.000 goizeko mobilizazioan.

Eguerdiko argazki esanguratsuena Donostian izan zen. 15-20 emakume gerritik gora biluztu ziren Artzai Onaren katedralaren parean, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren adierazpenei erantzuteko, feminismoari “deabruak gola sartu diola” esan baitzuen asteon. Ekintza espontaneoa izan zen, eta “Adi, Munilla, deabruak zure bila!”  oihukatu zuten deabruaren adarrak jantzita zeramaten emakumeek.

Hiriburuetan, iluntzeko zortzietan bildu zen emakume gehien. Hiriak kolapsatu egin ziren, baina badirudien arren inor gehiago ez zela kabitzen, kabitzen zen. Eta falta ziren batzuk. Mugimendu feministak esan zuen bezala, “ez gaude denok”. Atzokoa indarkeria matxista arbuiatzeko eguna ere izan baitzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: M8 greba feminista  |  Euskal Herria

M8 greba feminista kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako 24 orduko greba deialdia egingo du

Irailaren 22an Gasteizen egindako bilera eta gero jakinarazi zuten egun guztiko greba deialdia egingo zutela.


2018-05-13 | Baleike
Mozal Legea ezarri diote Zumaiako mugimendu feministari

Aspaldi ikusi gabeko manifestazioak izan ziren Zumaian martxoaren 8an, Emakumearen egunean. Bai eguerdian bai arratsaldean jendetzak hartu zuen parte Mugimendu Feministak deitutako ekitaldietan. Ekintza horiek izan dute bere alde negatiboa, izan ere, bi une horietan egindako mobilizazioengatik isunak jaso dituztela adierazi du gaur Mugimendu Feministak, “Zumaiako arteria nagusia moztu” izanagatik, alegia.


2018-04-17 | Arabako Alea
Mugimendu feministaren aurkako isunak salatu dituzte

Kartelak jartzeagatik eta grebarako deia zabaltzeagatik Gasteizko Udalak orotara 1.450 euroko zigorrak ezarri dizkiola salatu du Gasteizko Bilgune Feministak.


Fauna publikoa
Kartolak jantzita

Bergarako Martxanterak talde feministak eman dizkion erantzunengatik iritsi naiz Oihan Vegaren iritzi-artikulu batera, “M8, eta orain zer?” du titulua, pixka bat Leninen Zer egin? hura bezala, baina komunismorik gabe, zeren komunismoak ere ez baitu, Vegaren esanetan, matxismoa desagerrarazten –Twitterren irakurri diot erromeriako esplikazio hori, artikuluak eragindako polemikaren erantzunetan–, eta beraz, galdetzen du –berriz ere artikuluan–, zergatik salatu... [+]


2018-03-25 | David Bou
Armak eman ditzagun

Orrialde honetan idaztea proposatu zidatenean hainbat dudak harrapatu ninduen, gauza bat ebatzi behar nuen oroz gainetik. Sailean nor ordezkatzen nuen, ahots maskulinoen aldean ahots femeninoen pisua ezagutu nahi nuen. Erantzuna egokia izan zen.

Inork ez dezala pentsa, idazteko aukera eman zidatela nire pribilegioen oso kontzientea naizelako, aitzitik, lagun feminista bati aspaldian entzun nizkion hitz hauek burrunba egin zidaten: “Zure ustez, zer egin dezakegu gizonok borroka horretan... [+]


2018-03-20 | Txerra Rodriguez
Martxoaren 8ko greba feministatik irakaspenik euskalgintzetan?

Martxoaren 8ko grebak astindu ditu han eta hemen egitura batzuk. Ikusiko dugu astinaldi horiek iraunkor eta finko bihurtzen dituzten emakumeek*. Espero dezagun baietz.


2018-03-19 | Unai Oñederra
M8ko greba feministak erakutsi diguna

Ez nuen oroitzen koadrilan guztiok gizonak ginela; martxoaren 9an konturatu nintzen. Afal aurreko poteoan txantxak, txisteak. Afal orduan, txotx deietan, “utzi pasatzen horiei, bestela…”, neskak zetozenean. Orduek aurrera egin ahala, iragazkiak ezabatuak, barruko minak, haserreak, erresistentziak, jarrera erreaktiboak. Bezperan, feministek Euskal Herriariari orri bat oparitu zioten mobilizazioen Guinness errekorren liburuan, eta koadrilan, pozez zoratzen ospakizunetan egon... [+]


Artxoak 8

Gu. Isildutako ahotsen jabe. Historia eta zientzia liburuetatik ezabatutakook. Gu. Erabaki guneetatik baztertutakook. Eremu pribatuan giltzapetuok. Prekarietatera kondenatuok. Lan berdinaren truke gutxiago kobratzen dugunok. Gu. Kontsumitu daitekeen objektu sexualtzat hartuok. Begirada lizun eta iruzkin zikinen xede. Gu. Bigarren planora baztertuok. Beldurrean heziok. Gau eta egun musu-truk lanean aritzera bultzatuok. Gu irainduok, jipoituok, bortxatuok, erailok. Gu… Gu,... [+]


2018-03-18 | Estitxu Eizagirre
Martxoak 8, greba feminista
Zapalduenek plaza hartu zutenekoa

“Nondik edo handik lehertu behar du”, “iraultza baterako baldintza objektibo guztiak daude”, “jendea bizitzeko hain larri egonik, nola ez du kaleak irakiten?”. Ezkerreko gizarte mugimenduek bilatzen zuten bizi baldintzak zukutzen ari den kapitalismoari kalean planto egiteko modua. Eta M8 Grebarekin gertatu da: gainezka egin du kaleak. Ezer ez da kasualitatea izan, eta aldi berean, inork aurrez irudikatuko ez zuena gertatu da, masa mugimenduetan ikustera ohitu... [+]


Eguneraketa berriak daude