1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa iaz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, CEARek salatu duenez

  • CEAR kexu da Espainian inoiz baino asilo-eskaera gehiago egon diren urtean, 54.000, aldeko ebazpenen portzentajea % 35etik % 24 murriztu delako. Astearte goizean, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR),prentsaurreko batean, 2018an Espainiako Estatu osoan erregistratu ziren asilo-eskaeren datuak aurkeztu ditu.


2019ko otsailaren 12an - 17:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Datu horien arabera (iturria: Barne Ministerioa), 1.595 pertsonak eskatu zuten asiloa Euskal Autonomia Erkidegoan: 973 Bizkaian, 385 Araban eta 237 Gipuzkoan.

EAEn egindako eskaera guztien artean, Euskadiko CEARek 974ri lagundu die (% 61): 478 emakumeek egin zituzten, eta 496 gizonek. Nazionalitateei dagokienez, Venezuela izan zen Euskadiko CEARek lagundutako eskaeren jatorrizko herrialde nagusia (% 34); ondoren, Kolonbia (% 8) eta Honduras (% 4,7).

Elkarrizketa hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude