100 atxikimendu euskal presoen eskubideen aldeko U14ko manifestaziorako

  • Sare mugimenduak urtarrilaren 14an Bilbon antolatuko duen manifestazioarekin bat egin duten 100 pertsonako atxikimendu zerrenda publiko egin dute ostegun goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Bozeramaile lanetan aritu dira Karmen Galdeano eta Rosa Rodero, GALen eta ETAren biktima hurrenez hurren.


2017ko urtarrilaren 05an - 12:29

"Gure herrian egon diren biolentzia ezberdinen biktimak gara. Lehen pertsonan sufritu dugu, eta horregatik, ez dugu nahi, beste inork guk sufriturikoa sufritzerik. Horregatik gaude hemen, ez errepikatzea bermatu asmoz, eta gure apaltasunetik konpondu gabeko zereginetan lagundu asmoz. Eta horietako bat, giza eskubide guztiak errespeta daitezela da, preso diren pertsonenak ere", adierazi dute.

Urrunketa politika, larriki gaixorik diren presoen egoera eta zigorren batuketa eza aipatu dituzte presoen eskubideak errespetatzen ez direnaren adierazle gisa. "Hemen gaudenetako batzuek, gure izenean ez esanez abiatzen genuen, ideologia eta sentsibilitate, lan arlo, ekimen kultural edota sozial ezberdinetako pertsona ezberdinen 2016ko urtarrileko manifestazioan parte hartzea deitzen zuen dokumentuaren irakurketa. Aurten, indar gehiagoz ahal bada, berriro esaten dugu. Eta horregatik, gutako bakoitzak salatzen dut esanaz urrats bat aurrerantz egin dugu".

ETAk aldebakartasunetik bere bortxazko ekinbidea alboratzea erabaki zuenetik bost urte baina gehiago pasa direla eta, euskal jendarteaz gain, alderdi politiko eta instituzioei ere zera adierazi diete: "Zauriak ixten lagun gaitzakeen elkarbizitzarantz urratsak ematea eta modu honetan, gure herriko emakume eta gizonek konponbide eta bakerantz aurrera egitea, oztopatu nahi duen konfrontazioan oinarrituriko jarrera politikoa salatzen dugu".

Atxikimendu zerrenda:

1. Abancens, Nerea - Futbol jokalaria

2. Alias, Nerea - Aurkezlea

3. Alegria, Ugaitz - Aktorea

4. Amezaga, Arantza - Idazlea

5. Anari - Musikaria

6. Añua, Javier - Abokatua

7. Andonegi, Teresa “Tessa“ - Aktorea

8. Andueza, Jon - Idazlea

9. Aranburu, Mikel - Errealeko jokalari ohia

10. Aristegi, Maite - EHNE sindikatua

11. Ariznabarreta, Txutxi - Independentistak Sarea

12. Arranz, Dani - Bizkaiko gobernadore zibil ohia

13. Arrieta, Félix - Politologoa

14. Arrilaga, Joseba - Txalapartaria

15. Arroitajauregi, Maite - Musikaria, Mursego

16. Arzallus, Amets - Bertsolaria

17. Atxa, Bego - Abokatua

18. Bachuel - EHko kolonbiarren kolektiboa

19. Barandiaran, Juan Daniel - Abokatua

20. Beato, Eloi - Aktorea

21. Bengoetxea, Aitor - Abokatua

22. Bengoetxea, Oinatz - Pelotaria

23. Biskert, Patxi - Aktorea

24. Brouard, Edurne - GALen biktima

25. Campos, Tontxu - Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia

26. Cañada, Felix - Abokatua

27. Carré, Stéphanie - Musikaria, Sister Simone and the Holy balls

28. Castell, Miguel - Abokatua

29. Compains, Jose Manuel - Abokatua

30. Crespo, Begoña - Abokatua

31. Cruickshank, Maria - Aktorea

32. Ekiza, Jurgi - Musikaria, Willis Drummond

33. Elorrieta, José - ELAko idazkari nagusi ohia

34. Errazti, Begoña - EAko lehendakari ohia

35. Etxaide, Ainhoa - LABeko idazkari nagusia

36. Etxegoien, Fermin - Kazetaria

37. Euzkitze, Xabier - Komunikatzailea eta Bertsolaria

38. Feo, Julián - C.C.O.O.

39. Galdeano, Karmen - GALen biktima

40. Gantxegi, Eñaut - Aktorea

41. Garaikoetxea, Carlos - Lehendakari ohia

42. Gaztelumendi, Beñat - Bertsolaria

43. Gisasola, Arrate - Abeslaria

44. Hernandez, Juan - Abokatua

45. Hidalgo, Zuriñe - Musikaria, Hesian

46. Ibarra Guell, Pedro - Abokatua eta Katedraduna

47. Iguaran, Ohiana - Bertsolaria

48. Iruin, Iñigo - Abokatua

49. Ituño, Itziar - Aktorea

50. Iturriaga, Unai - Bertsolaria

51. Izko, Amaia - Abokatua

52. Junkera, Kepa - Musikaria

53. Knork, Gorka - Musikaria

54. Kortabarria, German - Abokatua

55. Kortabarria, Inaxio - Errealeko jokalari ohia

56. Larrañaga, Esther - Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia

57. Labaka, Ane - Bertsolaria

58. Labaka, Mikel - Errealeko jokalari ohia

59. La Chula Potra - Musikaria

60. Lopez Rekarte, Aitor - Errealeko jokalari ohia

61. Lujanbio, Maialen - Bertsolaria

62. Madrazo, Javier - Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia

63. Madres contra la represión, Madrid

64. Martin, Alaia - Bertsolaria

65. Martinez de Eulate, Pello - Pelotaria

66. Maya, Jon - Dantzaria

67. Mendibil, Gontzal - Musikaria

68. Mendiluze, Aitor - Bertsolaria

69. Mendizabal, Aitor - Pelotaria

70. Merino, Aitor - Aktorea eta Zuzendaria

71. Miner, Kattalin - Kazetaria eta Mugimendu Feministako kidea

72. Morras, Xabier - Margolaria

73. Muguruza, Ane - GALeko biktima

74. Muñoz, Txiki - ELAko idazkari nagusia

75. Norton - Musikaria, EH Sukarra

76. Oiartzabal, Juanito - Alpinista

77. Oleaga, Nazario - Abokatua

78. Oleaga, Xabier - Kazetaria

79. Osinaga, Ines - Musikaria, Gose

80. Ospital, Pello - Musikaria

81. Oteiza, Miren - Abeslaria

82. Pirritx eta Porrotx

83. Pou, Eneko - Eskalatzailea

84. Pou, Iker - Eskalatzailea

85. Rios, Paul - Mugimendu sozialetako aktibista

86. Rodero, Rosa - ETAren biktima

87. Santxo, Iñigo - Abokatua

88. Serrano, Asier - Musikaria

89. Sutagar

90. Tarda, Joan - ERC

91. Torrealdai, Juan Mari - Idazlea, kazetaria eta soziologoa

92. Txasko, Andoni - Martxoak 3 elkartea

93. Urain, Zaloa - Musikaria, Kokein

94. Urdangarin, Mikel - Musikaria

95. Uzkudun, Jesús - C.C.O.O.

96. Zabala, Pello - Jesuita

97. Zabaleta, Gema - Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohia

98. Zallo, Ramón - Idazlea

99. Zamora, Jesus Mari - Errealeko jokalari ohia

100. Ziarruiz, Fermin - Abokatua


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude