Euskaraz sortuz ezin bizi

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko maiatzaren 21
:: ::

Ziburuko euskal liburu eta diskoen azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atari horretan, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta gehiagotan adierazten den argi-ilunez beteriko egunerokotasunaz gogoetatzeko mahai ingurua antolatu dute ARGIAk eta Euskal Irratiek elkarlanean: Euskaraz sortuz (duin) bizi izenburupean, solasean Amagoia Gurrutxaga Lanarteako kidea eta Ximun Fuchs antzezle, zuzendari eta Axut! kolektiboko sortzailea.